https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ekuadorrek plastikozko zaborra gasolina bihurtuko du

Ekuadorrek plastikozko zaborra gasolina bihurtuko du

Ekimen hau jorratuko duen planta 2020. urtean egongo da martxan

UNAI SARRIUGARTE

Ekuadorrek plastikozko zaborra gasolina bihurtuko du. Gizarteak urtean plastiko kopuru izugarria kontsumitzen du. Izan ere, material hau ekoizten erreza da, produkzio kostu oso merkea aurkezten du eta honen iraupena ikaragarria da. Edonola ere, normalean erabilera bakarra eman ohi diegu edukiontzi hauei.

Ekuadorreko gobernuak egoera hori ikusita etorkizunera aurrerapauso handia ematea erabaki du. Hori dela bide, plastikozko edukiontziak gasolinan eraldatzen hasiko da. Horretarako planta berezi bat jarri du abian. Egitasmo honen bitartez plastikoa birziklatzen dutenak gero eta gehiago izatea bilatuko du.

Hemendik aurrera plastikozko ontzi eta botilei bigarren bizitza erabilgarri bat emango zaie. Ekuador Ameriketan aitzindaria izan da dinamika ekologista hau martxan jartzen. Nazioartean, berriz, ere dinamika hau egingo duen lehendabiziko herrialdea izango da.

Hortaz, plastikozko edukiontzi hauek erregai bilakatuko dira parafina, kerosenoa, gasolina eta diesela erauziz alderantzizko ingeniaritza mekanismo bat erabiliz. Prozesu konplexu honen bitartez ez da ingurumena batere kaltetzen, ez baitu berotegi efektua sortzen duten edonolako gasik isurtzen atmosferara.

Ekimen hau egingo duen planta 2020. urtean egongo da martxan. Hauxe Cayambeko eskualdean egondo da kokatuta. Planta honen bitartez ingurugiroaren aldeko neurri bat hartzeaz gain, 140.000 lanpostu berri sortuko dira. Gainera, gobernuak erabilera bakarreko plastikoaren kontsumoa modu ofizialean debekatzeko programa bat jarriko du abian.

Temas

Euskera