https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ekoturismoaren alorreko adituak sektorearen etorkizuna aztertzen aritu dira Europa jauregian

Ekoturismoaren alorreko adituak sektorearen etorkizuna aztertzen aritu dira Europa jauregian

SERGIO EGUÍA

Ingurumenaren eta turismoaren alorretako adituak eta profesionalak, erakundeetakoak zein enpresetakoak, ekoturismoaren etorkizunaz aritu dira Gasteizen, Euskadiko Ekoturismoaren I. Foroan, zeina Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatu baitu, Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Foroak turismo ekologikoaren alorreko adituak bildu ditu 2 egunetan, otsailaren 1 eta 2an. Foroak ekoturismoarekin lotutako ikuspegi ezberdinak ezagutu eta horietan parte hartzeko aukera eman digu, zeharkako ikuspegi eta eduki praktikotik. Ekitaldian zehar honako hauek izan dira gai-multzoak: Espainiako testuingurua, Euskadiren aukerak, prestakuntza-alorra, turismo iraunkorreko lekuen kudeaketa-eredu arrakastatsuak, baita profesionalen esperientziak ere.

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak inaugura zuen foroa. Bertan parte hartu zuten, baita ere, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, eta Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuak.

Retortillok adierazi zuen unea dela Euskadirentzat ekoturismo-estrategia globalagoa eratzeko, erakunde eta eragileen arteko lankidetzaren bitartez baliabideak batuta. «Ekoturismoak turismoa herrialdean zehar banatu eta desestazionalizatzen laguntzen du.Horrez gain, turismo aktiboa sustatzen du, baita naturarekin lotura eta errespetu handiagoa duena ere. Bidaiariaren sentsibilizazioa bultzatzen du» amaitu zuen Retortillok.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos