Borrar

Ekonomia solidarioen topagune izango da Gasteiz

Landatxon egingo dute aurtengo Euskadiko Ekonomia Solidarioaren Azoka, hilaren 23an, egun osoz

amalia ibargutxi

Viernes, 8 de junio 2018, 23:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtero antolatzen duten Euskadiko Ekonomia Solidarioaren Azoka bueltan da atzera. Gasteizko Alde Zaharrean izango da oraingoan, hilaren 23an, egun osoz. Zehatzago, 11.00ak eta 20.00ak bitartean Landatxon bilduko dira entitate parte-hartzaileak.

Ekonomia solidarioaren aldeko azokaren seigarren edizioa da Gasteizkoa. Aurretik izan ziren Errenteria, Bilbo, Gasteiz eta Donostiakoa. 'Ekonomia pertsonen zerbitzura – Otra economía para una vida mejor' leloa baliatuta, bizitzaren zerbitzura dagoen ekonomia eraldatzaile bat aldarrikatzeko asmoz.

Azokaren antolatzaileek adierazi dutenez, «aurten, Azokaren beste eredu baten bila gabiltza: guztion artean, ekimen paralelo gehiago eta stand gutxiago antolatuko ditugu. Gure asmoa da entitate guztiek parte har dezatela nahiz eta stand bat ez jarri. Guztien artean parte-hartze desberdinak bilatuko ditugu proiektu guztiek leku bat izan dezaten Azoka honetan».

Alternatiba ekonomiko erreala eraikitzea aldarrikatuko dute azokaren bidez, hiritarrei erakusteko «alternatiba erreala» dela. Juan Carlos Pérez de Mendiguren eta Enekoitz Etxezarreta EHUko ikertzaileek argitaratutako 'Ekonomia sozial eta solidarioa: zer da eta nola ulertzen da?' lanean azpimarratzen dutenez, «herritarren lanabes gisa joka lezake sektore publikoaren benetako demokratizazioan eragiteko» gizarte eta ekonomia eredu horrek. «Enpresa ereduak eta ekonomia ulertzeko modu alternatiboen esparruan… adiera honek bakarrean bildu nahi lituzke berau osatzen duten bi nozioak», hau da, ekonomia iraunkorra bilatzen du, eta eraldaketa soziala ere bai. Errentagarritasuna zentzu zabalean, alegia.

REAS Euskadi, Olatukoop eta Saretuz-ek antolatzen dute azoka. Azkena Errenterian egin zuten, azaroan. 55 enpresa eta entitate elkartu ziren komunikazio, teknologia, kontsumo, ikerkuntza eta kooperazioaren sektorekoak. Salerosketez gain, hainbat lantegi, pintxo, edari eta janari ekologiko eta musika kontzertuez gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios