'Ane' ekoizpen euskaldunak hiru garaikur lortu ditu Malagako Wip Jaialdian
Lana Amania Films ekoiztetxe arabarrak produzitua eta David Pérez Sañudo zinemagile bilbotarrak zuzendua izan da
UNAI SARRIUGARTE
Asteartea, 28 apirila 2020, 21:30
'Ane' ekoizpen euskaldunak hiru garaikur lortu ditu Malagako Work In Progress Zinema Jaialdian. Lana Amania Films ekoiztetxe arabarrak produzitua eta David Pérez sañudo zinemagile bilbotarrak zuzendua izan da. Koronabirusaren itxialdiaren harira, aurtengo edizioa online ospatu zuten martxoaren 23tik apirilaren 10era bitartean, eta guztira, 22 proiektuk esku hartu zuten bertan. Hala, Málaga plataformaren bitartez ikusi eta aztertu ahal izan zituzten epaimahaikideek 22 hautagaitzak.
Malagako Zinema Jaialdiak eta udalak zinemagintzari eskainitako MAFIZ sailaren barnean antolatutako egitasmoa da Malaga WIP. Jaialdiak ikus-entzunezko proiektu ezberdinen finantziazioa bultzatzea du xede, horien banaketa eta promozioa bulzatuz, bai Espainiar Estatu mailan eta baita nazioarte mailan ere.
Aitortza esanguratsuenak 'Amateur' (Martín Gutiérrez) eta 'Adiós a la memoria' laburmetraiek eskuratu badituzte ere, 'Ane' filma izan da aurtengo ekitaldiko ekoizpen sarituena hiru gararikur ezberdinekin: Aracne Saria (Irudi postprodukzioa), Latido Saria (Nazioarteko banaketa) eta Music Library Spanish WIP Saria.
Lanak Ane izeneko neskatila baten nondik-norakoak ditu hizpide. Jon bere auzokideak kotxe bat konpondu dio Aneri berak erabili dezan. Hori dela medio, bere amak eta Anek auzotik alde egiteko aukera izango dute. Baina, Anek ez du auzotik alde egin nahi, eta orain hare gutxiago, bere auzoko gaztetxe kuttuna itxiarazi nahi baitu Gobernuak.
23 minutuko luzeera aurkezten duen laburmetraiaren gidoia Marina Parés eta David Pérez Suñudo zinemagilearen esku egon da. Ekoizpenaren musika, aldiz, Jorge Grandak gidatu du, eta, argazkigintza, Víctor Benavidesek. Era berean aktore lanetan hainbat artista ibili dira, hala nola, Aia Kruse, David Blanka, Fernando Albizu, Isabel Gaudí, Iñigo de la Iglesia, Koldo Olabarri, Iñaki Rikarte, Susana Soleto edota Ane Lekanda.