https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ekintza ugari burutu dituzte azken egunotan Bizkaian Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ekintza ugari burutu dituzte azken egunotan Bizkaian Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Dantzaren Nazioarteko Eguna, apirilak 29, Jean Georges Noverr ballet dantzari eta irakasle frantsesaren jaioteguna da

UNAI SARRIUGARTE

Pasa den astelehenean, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna izan zen. Hori dela bide, Euskadiko Antzoki Sarea-ko zenbait antzokik eta eragile kulturalek programazio berezia antolatu dute.

Dantzaren Nazioarteko eguna Unesco-k (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak) izendatu zuen 1982. urtean, Dantzaren Nazioarteko Batzordearen eskariari erantzunez. Egun konkretu hori aukeratzeko arrazoia Jean Georges Noverr ballet dantzari eta irakasle frantsesaren jaioteguna izan zen. Noverre ballet garaikidearen sortzailetzat hartu izan da.

Halaber, Barakaldoko Antzokiak pasa den asteburuan dantzari zuzendutako asteburua ospatu zuen. Izan ere, Eva Guerrero euskal koreografoaren 'Gorpuztu' ikuskizun berriaren estreinaldia edota Ikusle Arduratsuen Tailerraz gozatzeko aukera izan zuten barakaldarrek.

Garazi Lopez de Armentiak antzeztutako maisulana dantza garaikidearen estiloak nahasten ditu. Amentiaren dantza garaikidea Ainara LeGardonen, Cristina Samaniego, Nerea Alberdi eta Carla Sevillaren zuzeneko musikarekin bateratzen da. Gorpuztu bakearen aldeko borroka etengabe bat da, zarata isilarazteagatik, karga eta errua arintzeagatik. Zehatzago esanda, ikuskizun honek erlijio ezberdinetan gorputzari ematen zaion erabileraz hausnartzen du

Bestalde, pasa den larunbatean Mercedes L. Caballero dantzaren hedapen eta kritikan espezializatutako espainiar kazetariak Ikusle Arduratsuen Tailerra eskaini zien dantzaren munduko zaletuei. Bertan, Caballerok prozesu komunikatibo gisa dantza mundura gerturatzeko erreminta berriak eskaini zizkien dantza zaletuei.

Maiatzaren 5ean Bilboko Azkuna Zentroan urterolez Bizkaiko Foru Aldundiak Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du. Ekitaldi hau Dantza alfonbra gorria ekimenaren bitartez ospatuko da. Hori dela medio, Foru Aldundiak gonbidapena luzatu die Euskal dantza eskolei. Klase hauetan euskal dantza eskoletako ehun dantzari baino gehiagok hartuko du parte. Ekitaldia arratsaldeko seietan hasiko da.