EiTBk Olentzero eta Mari Domingiren filtroak egin ditu Instagramerako
GURE TELEBISTA ·
Zure kameran gordeta izango dituzu noiznahi erabiltzekoZUREKIN
Asteartea, 17 abendua 2019, 22:30
Gabonak ate joka ditugu eta Olentzero eta Mari Domingi lanean dabiltza buru belarri etxeko txikienentzako opariak prestatzen. Euskal Herriko etxe guztietara iristeaz gainera, Instagramen ere izango dira aurtengo Gabonetan gure bi protagonistak! Bai bai, ondo irakurri duzue, Olentzero eta Mari Domingiren filtroak prestatu ditu EiTBk!
Izan zaitez Olentzero edo Mari Domingi EiTBren eskutik!!
Zer egin behar da erabiltzeko? Oso erraza da:
-Jarraitu eitb kontua Instagramen.
-Filtroen leihotxoan sakatu Olentzero edo Maridomingi filtroa.
-Probatu eta gorde zure kameran.
-Instagram storieseko kameran gordeta izango duzu, filtroa noiznahi erabiltzeko.
Hemen, pausoz pauso, egin beharrekoa:
1. eitb kontuan sartu, Instagramen, eta filtroen leihotxoan sakatu.
2. Olentzero eta Mari Domingiren filtroak ikusiko dituzu. Nahi duzunaren gainean sakatu.
3. Proba egin eta zure kameran gorde. Hortxe izango duzu prest nahi duzunean erabiltzeko.