https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ehun bat migratzaileei arreta emateko lokal berri bat irekiko dute Bilbon

Migratzaile bat, Bilbon./Luis Calabor
Migratzaile bat, Bilbon. / Luis Calabor

Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Aldundia eta Bilboko Udalak finantzatuko dute

ELCORREO.COM

Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Aldundia eta Bilboko Udalak ehun bat migratzaile jasoko duen aterpea berehala irekiko dutela konfirmatu zuten astelehenean, premiazko bilera bat ospatu ondoren. «Datorren asterako prest egon daitekeela» aurreratu zuten Urkulluren Gobernuko iturri desberdinek, lurraldean planteatu den egoera larriaz ohartuta.

Berri hau Ongi Etorri Errefuxiatuak kolektiboak migratzaileak zaintzeko duela aste batzuk irekitako lokal bat itxi eta egun bat beranduago heldu da. Gauzak horrela, merezi du azpimarratzea gure herrira etorri berri diren pertsonak zaindu dituen kolektibo honek lan bikaina egin duela. Hemendik aurrera, dena den, kolektibo horren funtzioa intituzioek hartu duten konpromisoak betetzen direla egiaztatzea izango da.

Komunikabideek azken asteetan migratzaileen mugimenduari emandako garrantzia eta gero heldu da berri hau. Kazetariak Aquarius itsasontziarekin gertatutakoa kontatzen saiatu dira eta itsasoaren erdian erreskatatutako beste zenbait pateren kasuak islatu dituzte ere bai. Salvini eta beste zenbait buruzagiek hartu dituzten erabakiek «beldurra» eta «nazka» ematen dutela kritikatu dute Gobernuz Kanpoko Erakunde desberdinek. Hala ere, gure herrira etorri berri diren pertsonak zaindu dituzten kolektiboen elkartasuna eta erakunde desberdinak hartzen ari diren neurriak ezinbestekoak dira egoera honen aurrean gizakiek zer nolako jarrerak izaten ditugun ulertzeko. Puntaren alde batean, xenofobia eta gorrotoa dauzkagu. Eta bestean, berriz, elkartasuna eta maitasuna.

Ongi Etorri Errefuxiatuak Bilbora heldu diren migratzaileak zaintzeaz arduratu den kolektibo horietakoa da: lo egiteko leku duinak bilatu ditu pertsona horientzako eta euren bazkari eta afariez arduratu ere bai. Hortaz aparte, lokal bat prestatu du elikagaiak eta arropa jasotzeko. Behar-beharrezko lana, zalantzarik gabe.

Kolektiboaren kideek lokal hori ixtea erabaki zuten larunbatean, erakundeek pertsona horiek lagundu ditzaten. Astelehenean, horren aldeko neurriak hartuko direla iragarri zuten. Eta, datorren egunetan, horren aldeko neurriak behingoz hartu direla argitaratu ahal izatea espero dugu.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos