Borrar

EHUko eta Ikaslaneko ikasleek Arabako Aldundian praktikak egiten jarraituko dute

Akordioa luzatzea onartu zuen atzo foru erakundeko Gobernu Kontseiluak

EL Correo

Martes, 12 de febrero 2019, 22:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Ikaslan Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkarteko ikasleek Arabako Foru Aldundian ikasketa praktikak egiten jarraitu ahal izango dute, izan ere, eredu hori mantentzea ahalbidetzen dien akordioa luzatzea onartu zuen atzo foru erakundeko Gobernu Kontseiluak.

Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak adierazi zuenez, Arabako Aldundiak «ondo baino hobeto daki nolako eragozpenak dauden lan merkatua aktibatzeko eta gazteak laneratzeko aukerak handitzen dituzten irtenbideak aurkitzeko, eta horregatik hainbat ekintza garatzen ari da gazteak laneratzearen arloan».

Horrela, Gazteriaren Foru Erakundearen bitartez garatzen duen gazte arloko politikaren barruan, erakunde horrek laneratze arloko jardun egitasmo bat prestatu du. Egitasmoak arreta jartzen du gazteek lana aurkitzeko aukeren hobekuntzan, honako alderdi hauetatik abiatuz: pertsona horiek lehenengo lana lortzeko dituzten zailtasunak, prestakuntzari buruz agertzen duten informaziorik eza eta etorkizunari buruz duten segurtasunik eza eta nahasmendua.

Planak proposatzen du gazteak laneratzera bideraturiko ekimenak egitea (lankidetzan aritzea hezkuntza sistemarekin, praktikak egitea enpresetan), hala foru aldundiaren beraren antolakuntzaren baitan nola aldundiak beste administrazio edo enpresa batzuekin dauzkan harremanen ondorioz sortzen diren jardunetan. Ekimen horietako bat da lantokiko prestakuntza eta ikasleen kanpoko praktika akademikoak foru erakundean bertan nola egin arautzea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios