Borrar
Fotolia

Ehizan eta arrantzan

Igandea, 21 azaroa 2021, 23:01

Comenta

Jakin badakit hor ere kontraesan bat dudala. Ia egunero ikusten ditut lehorreko arrantzaleak, kanaberaren ondoan zain, munduko pazientzia guztia bereganatuta, euritan nahiz eguzkitan. Tarteka suertatu izan zait ikustea lehorreko arrantzale horietako batek (gizonak, ia ehuneko ehunean) arrain bat ateratzen duela uretatik, amutik zintzilik eta ikusi ahal izan dut arraina bafadaka, gorputza astinduz. Eta ikuskizunak apenas eragin izan dit gupidarik.

Era berean, udazkenero ikusten ditut ehiztariak (hor ere gizonak ehuneko ehunean), eskopeta eskuetan, oihanik trinkoenera sartzeko balioko luketen arropak soinean, mendi izena ozta-ozta merezi duen aldapatik gora, batez ere asteburuetan. Handik gutxira entzuten ditut tiroak etxetik bertatik eta hildako hegaztirik ikusten ez badut ere, tiro bakoitzak tristura pitin bat eragiten dit.

Kontraesana sakontzeko, urtean behin uso gisatua jaten dut, txikitako etxean egiten genuen bezalaxe, osaba Angelek ekarria, udan usakumeei tiroka egiten zietenentzat lana egiten zuelako. Eperra saltsan sukaldatzen zuten etxean, hamaika barazkirekin egindako saltsa lodi marroi ilunean, txokolate ontza eta guzti.

Esan dezadan, gainera, ez naizela oso animalia zalea eta duela gutxi arte, txikitatik, txakurrek beldurra eragin izan didatela, ehizarako txakurrek salbu. Are gehiago, amatasunaren izenean egin izan dudan sakrifiziorik handiena etxean txakur bat sartzea izan da.

Landareengandik hurbil sentitzen naiz, animaliengandik urrun. Eta, halere, zeruan V bat marrazten duten antzarak hegan ikusten ditudanean gustura esango nieke jo dezatela itsasorantz, ehiztariengandik urrun. Antzeko zerbait kontatu nuen behin, aspaldian, irratian eta ondorioz ehiztariek hitzekin ere tiro egin dezatela deskubritu nuen.

Eskerrak kontraesan horiek apenas sortzen didaten ezinegonik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ehizan eta arrantzan

Ehizan eta arrantzan