https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Egunkarian iritzia eman nahi duzu? Idatzi zure eskutitza eta argitaratu egingo dugu!

Egunkarian iritzia eman nahi duzu? Idatzi zure eskutitza eta argitaratu egingo dugu!

EL CORREO egunkariak irakurleen eskutitzak eta iritzi artikuluak argitaratzeko ATAL BERRIA estreinatuko du!

EL CORREO

Kezkaren bat daukazu eta egunkarian horri buruz idatzi nahiko zenuke? Behar hori baduzu, EL CORREO egunkariak aukera hori ematen dizu! Izan ere, irakurleek eduki ahal duten behar hori asetzeko atal berria prestatu dugu; zure kezkak, egonezinak edota iritziak partekatzeko aukera emango dizugu.

Eman beharreko pausoak gutxi eta, gainera, errazak dira. Lehendabizi, kezkatzen zaituen gaia aukeratu eta horri buruz idatzi behar duzu, euskaraz. Idatzia prestatu eta gero, gure posta elektronikora bidali eta guk argitaratu egingo dugu. Erraza, ezta? Zure auzoan egin ahal diren hobekuntzak edota gustatu zaizun neurriren bat goraipatzeko aukera ezinhobea da. Dena dela, gaia eta hori aurkezteko modua zuk zeuk aukeratuko dituzu.

Hau guztia jakinda, ekimen honetan parte hartu nahi baduzu bidali zure eskutitza edota iritzi artikulua ondoko helbide honetara: eskutitzak@elcorreo.com

Animatu, merezi du eta!