Borrar
30 eguneko gatazkak konpondu ondoren, Seaskak eta Frantziako Gobernuak irakasleen ituna onetsi berri dute

30 eguneko gatazkak konpondu ondoren, Seaskak eta Frantziako Gobernuak irakasleen ituna onetsi berri dute

Iparraldeko Ikastolen Elkarteak datorren ikasturtean 4.000 ikasleen langa gaindituko du

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 17 de julio 2019, 23:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

30 eguneko gatazkak konpondu ondoren, Seaskak, Euskararen Erakunde Publikoak eta Frantziako Hezkuntza Ministerioak irakasleen ituna onetsi berri dute. Hasiera batean akademia errektoretzak hamar irakasle bere gaindi soilik hartzeko prest zegoen. Hilabeteko bilkuren ondoren Parisek bere gaindi beste bederatzi eta erdi lanpostu hartzea onetsi du. Hauetako, zazpi eta erdi formakuntzako irakasleak izango dira. Hortaz, Hezkuntza Ministerioak hemeretzi lanpostu eta erdi diruztatuko ditu. Itunak hiru urteko balioa izango du. Lanpostuek, berriz, urtebeteko iraupena izango dute.

Iparraldeko Ikastolen Elkarteko ikasleen kopurua urtero handitzen doa. Hurrengo ikasturterako 4.000 ikasleen langa zeharkatuko dute eta akordioa izenpetzeko horretan oinarritu dira hiru eragileak. Datorren ikasturtean ikastola berri bat jarriko dute martxan Arbona-Ahetzen (Lapurdi). Era berean, Seaskaren bosgarren kolegioa aurrera eramateko proiektua mahai gainean dute.

Hiru eragile ezberdinek euren gaindi egon dena egin dute hitzarmena onetsi ahal izateko. Olivier Dugrip errektoreak Seaskaren lana goraipatu izan du: «Euren eredu pedagogikoak fruituak eman ditu».

Bai Frantziako Hezkuntza Ministerioak eta bai Seaskak Euskararen Erakunde Publikoari esker berme bat lortu dutela gaineratu dute. Gainera, datozen urteetarako hitzarmena baldintza lasaiagoan jorratuko dutela baieztatu dute.

Sinatutako itunean ildo txiki batzuk gehitu izan dituzte. Seaskako ikasleei azterketa bat egingo diete, bereganatzen dituzten gaitasun ezberdinak egiaztatzeko: batetik, duten euskara maila; eta, bestetik, gainerako ikasgaietan duten ezagutza. Frantsesez egin ohi dute proba hori

Maiatzean izenpetu behar zuten hitzarmena hiru aldeek, baina prozesua bi hilabete inguru atzeratu egin da. Errektoreak nabarmendu duenez: «Postu kopuruak ezin izan ditugu lehenago erabaki, irakasleen kopurua ez genekielako oraindik». Indok helarazi duenez orain hitza betetzea dagokio alde bakoitzari.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios