Fotolia

Beti atertzen du

Beti atertzen du, halako batean, atertzen du. Ez dakigu noiz, baina jakin badakigu atertuko duela, ez dakigu noiz, ezta euri faltak zenbat iraungo duen ere. Hori errepikatu izan diot neure buruari unerik ilunenetan. Eta udazken honetan ia ito gaituen euritea metafora gisa erabili nahi dut, mundu fisikotik at ere baliagarri iruditzen zaidalako. Azken asteetan ikusi dugunez, beti atertzen du, tarte txiki baterako behintzat.

Publicidad

Mundu fisikoan, badakigu bazter euritsuan bizi garela eta hori dela paisaia berdea izateak duen prezioa. Horretara ohituak gaude. Leku lehorragotan bizi zarenean ikasten duzu edozeri deitzen diotela euria, lau tanta eskas bota eta euria ari duela esaten dutelako.

Aurtengo udazkenak, ordea, marka asko gainditu ditu euri kontuan. Astetan ez zuen atertu eta sarritan bazirudien zerua hautsi zela, baita hustu ere. Baina ez, zaparrada bat bukatu bezain laster zetorren hurrengoa. Ibaiak lehertu arte, sekula atertuko ez zuela pentsarazi arte. Entzun eta esaten dugu natura jakintsua dela, baina natura kontrolaezina da orokortasunean, onartu nahi ez badugu ere, alor askotan naturaren menpe gaude, ez gara naturaren jabe.

Gauzak gaizki doazenean, ez duzu pentsatu nahi edozerk okerrera egin dezakeenik. Horrelakoetan batzuk pentsatzen eta esaten dugu halako batean atertuko duela, horretan sinesten dugulako, hori ateratzen zaigulako. Beste batzuentzat, berriz, ez dago aurreikusi gabeko zorigaiztorik, gertatuko direnak eta ez direnak aurreikusten dituztelako, sarritan gertatuko ez direnak ere sufritu dituztelako, birritan, aldez aurretik eta gertatu ondoren.

Gainera, baikortasuna ez dago ongi ikusia, arinkeriatzat jotzen da sarritan. Ezkortasunak, berriz, ospea du, sakonagoa dirudi, egiazkoagoa. Ez nator bat. Hamaika aldiz nahiago inguruan pertsona baikorrak, halako batean atertuko duela sinetsi eta esaten dutenak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad