https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

EGO-ren neguko denboraldia

Euskal Herriko Gazte Orkestrak negu honetan urriaren 4an itxiko du bere 20. urteurrena Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioaren eskutik

I.AGOTE

Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) Euskadiko hiru hiriburuetan itxiko ditu bere 20. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiak. Datorren urtarrilaren 4an, kontzertu barrokoa Vitoria-Gasteizko Principal Antzokira iritsiko da Vital Fundazioaren eskutik. 20:00etan hasiko da emanaldia eta EGOk Juan Crisostomo de Arriagaren ‘Sinfonía en re’ ospetsua interpretatuko du, Carl Stamitz-en ‘Biola eta orkestra kontzertua’ Maria Rallo Muguruza solistarekin batera, eta amaitzeko, Dantzaz Konpainiarekin batera, esklabo zoriontsuen obertura ezaguna, hori izan baitzen, gainera, orkestra horrek interpretatu zuen lehenengo lana, duela hogei urte luze, Arabako hiriburuko antzoki berean.

Euskal Herriko Gazte Orkestrak bere hogeigarren urteurrena bete du aurten, 1997ko abuztuaren 3an Principal Antzokiko agertokira igo zenetik. Urteurren hori dela eta, bere neguko denboraldian Euskadiko hiriburuen artean emango dituen hiru kontzertu sartzea erabaki du taldeak. Urtarrilaren 3a eta 5a bitartean izango dira, Vital, BBK eta Kutxa fundazioen laguntzari esker, izan ere, orkestraren zuzendari artistikoak azpimarratu egin zuen lankidetza hori denboraldiaren aurkezpena egitean.

Programan estilo barrokoko hiru lan interpretatuko dira, hau da, Juan Crisostomo de Arriagaren ‘Sinfonía en re’ ospetsua edo Carl Stamitz-en ‘Biola eta orkestra kontzertua’, EGO kideek Maria Rallo Muguruza solistarekin batera interpretatuko dutena. Maria Rallo Muguruza orkestra kide izandakoa da eta gaur egun Hamburgeko operako orkestraren biola jotzailea da. Bukatzeko, esklabo zoriontsuen obertura ezagunak emango dio amaiera errezitalari; Dantzaz Konpainiarekin batera egingo dute eta hogei urteko jarduera zikloa itxiko dute, hartara. Lan hori izan zen EGOk duela hogei urte luze interpretatu zuen lehendabizikoa, Gasteizko agertoki horretan bertan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zenbait irakaslek, Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Musikenek, prestatuko dute, 45 musikarirekin batera, errepertorio sinfoniko bikain hori.

EGO aitzindari Euskadiko prestakuntza sinfonikoan

Zalantza barik, talde horrek programazio oso konplexuaren aldeko apustuan egin duen ahalegina, gazteak errepertorio profesionalean prestatu daitezen besterik ez da izan. Merkatu gero eta globalagoan eta lehiakorragoan ez dago maila ona izan dezaten beste modurik, hau da, tresna pedagogikoak eman behar zaizkie, beste hautagai batzuen aukerak berdintzeko.

Talde sinfonikoetan sartzeko gero eta aukera gutxiago eskaintzen duen inguru batean, Euskadiko gazteek prestakuntza osoa hartzea beste irtenbiderik ez dute, merkatu globalean lehiatu ahal izateko, beraz, beste urrats bat Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak gure erkidegoko musikari gazteentzat kalitatezko prestakuntza bultzatzeko egin duen apustuan.

20 urteko ibilbidea

Hogi urte igaro dira 1997an Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioa sortu zenetik. Datuek jarduera egiaztatzen dute: musika sinfonikoa eta ganbera musikaren 150 kontzertu baino gehiago, nazioarteko biretan bisitatu duten dozena erdi herrialde, 120.000tik gora ikus-entzule, eta 1.000 gazte igaro dira taldetik jarduera hamarkada bi horietan.

Zenbaki horiek, sendotu baino ez dituzte egiten fundazio hori sortzeko izan ziren arrazoiak:

Euskal Autonomia Erkidegoko musikari gazteen artean orkestra musika prestakuntza aukerazko bidea eratzea, profesional izan aurreko prestakuntza osatu dezan, gure gazteen artean balore musikalak zabal ditzan, eta euskal kultura nazio eta nazioarteko mailan heda dezan.

Musikari gazteak lan merkatuarekin harremanetan jartzea, musika ikasketa arautuak eta lan arloaren arteko zubia eraikiz.

Musika balioak sustatzea gure erkidegoko gazteen artean.

Musika ikasteko bultzada izan dezaten, musika irakaskuntza arautuan ikasten duten ikasle guztiek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos