https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Egia eta gezurraren arteko harremanaz hitzaldia egingo du Kirmen Uribek Oxforden

Kirmen Uribe idazlea./Efe
Kirmen Uribe idazlea. / Efe

Oxfordeko Unibertsitateko 'Forum for Iberian studies' kongresuak fikzio eta errealitatea izango ditu gogoetagai

AMALIA IBARGUTXI

Penintsulako hizkuntza eta kulturen ikasketak ditu ardatz bi urtero Oxfordeko Unibertsitatean egiten den 'Forum for Iberian studies' kongresuak. Aurten, fikzio eta errealitatea izango dituzte ardatz. Zein pisu daukate bi kontzeptu horiek Iberiar Penintsulako ekoizpen kulturaletan? Errepresentazioa nola egin izan da? Atzo eta gaur bitartean gogoeta egingo du, ekainarek 20 eta 21ean hain zuzen, muga horien inguruan Kirmen Uribek.

Pil-pilean dagoen eztabaida-gaia da egia eta gezurraren mugaren artekoa. Egia-osteko aroa deitu izan zaio bizi dugun honi, badira 'egia alternatiboak', bakoitzak eraikitakoak, gertakari objektiboei baino, sentipenei pisu handiagoa ematen dietenak. Garai postmodernoari egozten zaion ezaugarrietako bat da, hain zuzen ere, errealitateko benetako gertakizunei fikziozko elementuak gehitzea. Fenomeno horretaz, egia eta egia-ostekoen arteko harremanaz hitz egingo du Uribek.

Gaiari ikuspuntu zabal batetik heltzeko, kongresuak «diziplina anitzeko izaera» edukiko duela jakinarazi dute, eta «garai historiko eta diziplina ezberdinetan adituak diren pertsonek» hartuko dutela parte, hala nola, literatura, pintura, komikia, zinema eta antzerkiarekin zerikusia dutenak.

Hizlari nagusien artean dago Kirmen Uribe idazlea, 'Eta zuk, zer jakin nahi duzu honetaz guztiaz? Fikzioa, egiazkotasuna eta gardentasunaren poetika' hitzaldiarekin. Halaber, kongresuan, makina bat hitzaldi labur entzungo dira. Forum for Iberian Studies topaketak Etxepare Euskal Institutuaren laguntza jaso du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos