Efilm doako film plataformak euskarazko luzemetraiak ere eskaintzen ditu
ZINEMA ·
Bertan bisitariek 20.000 film baino gehiago kontsulta ditzaketeUNAI SARRIUGARTE
Astelehena, 3 otsaila 2020
Efilm doako film plataformak euskarazko luzemetraiak ere eskaintzen ditu. Hauexek zinema gai ezberdinetan sailkatuak aurkezten dira, hala nola, beldurra, drama, komedia, abentura. Bertan bisitariek 20.000 film baino gehiago kontsulta ditzakete. Hauexek duten baldintza bakarra liburutegi bateko txartela edukitzea da.
Betidanik euskal lurraldeko udalerri ezberdinetako liburutegi publikoak kultura elkartrukatzeko esparru ezin hobeak izan dira, haiei esker hainbat belaunaldik, liburuez, musikaz edota filmez gozatzeko aukera izan baitute eskaintzen zituzten zerbitzuen bitartez.
EFilm plataformak alokairu digitalen bitartez funtzionatzen du, eta egitasmo honek liburutegi publikoen alokairu sistema berpiztea du xede. Esparru honen bidez, erabiltzaileek liburutegietako filmak alokatzen jarraitzeko aukera aurkezten du. Gainera, erreminta hauxe doakoa da.
Aipatu bezala, hauexek eskuratzeko udal liburutegietan edukiak lortzeko dugun sistema berbera erabiltzen da, hau da, liburutegi txartel batekin nahikoa da luzemetraiak eskuratzeko. Txartel honekin plataforman alta emanez gero, edonork nahi duen haina pelikulaz gozatzeko parada dauka.
Programa hauxe jada abian dago Hego Euskal Herrian. Era berean, Espainiar estatuko zenbait autonomia erkidegotan ere martxan dago: Asturiasen, Kanariar Uharteetan, Madrilen eta Murtzian, besteak beste. Gainera, beste hainbat probintzietan dago eskuragai.