https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

«Edozein espazio giza elikadurarako tenplu bihurtzeko» titulua eskainiko du EHUk

Diseinu, arkitektura, ingeniaritza eta interiorismo sektoreetako profesionalei zuzenduta, irakaskuntza, eraikuntza eta diseinuaren alorretako profesionalak izango ditu gidari ikastaroak

AMALIA IBARGUTXI

Gastronomiak pisua handia izan du azken urteotan Euskal Herrian. Lurraldeko sektore indartsuenetarikoa osatzen du, eta gorakada bizitzen ari da gainera. Egoera horri probetxua atera nahian, ikaskuntza-eskaintza zabaldu eta Espazio Gastronomikoen Diseinurako Espezializazio titulua eskainiko du UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak.

Donostian ikasi ahalko da, beraz,  graduondoko berria. Diseinu, arkitektura, ingeniaritza eta interiorismo sektoreetako profesionalei zuzendutakoa da, eta ostalaritza eta gastronomia ditu ardatz. Sektore horiek ekonomian duten eragina areagotu nahi dute horrela. «Aurretiazko esperientzia duten edo gradua lortu berri duten profesionalei zuzenduta dago. Ikastaroak irakaskuntza, eraikuntza eta diseinuaren alorretako profesionalak izango ditu, kontzepturik zabalenean, baita sukaldaritzaren artean espezialista nabarmenak direnak ere», jakinarazi du EHUk.

«Unibertsitate-ekimen berri hau administrazio nagusiak (Jaurlaritza, Diputazioa zein Udala)  garatzen ari diren plan estrategikoen baitan kokatzen da, eta gero eta argiago zutabe garrantzitsu bilakatzen ari den euskal ekonomikoaren sektorea indartzea du helburu», adierazi du Jose Miguel Rico UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakasleak eta gaineratu du graduondokoan parte hartutako profesionalek beharrezko gaitasunak bereganatuko dituztela «edozein espazio giza elikadurarako tenplu bihurtzeko».

Ricok azaldu duenez, ostalaritza-ekipamenduak hornitzen dituzten enpresak dira instalazioen proiektu teknikoak egiten dituztenak askotan, «nahikoa gaitasun eta esperientziadun bulego tekniko independenteak izan ordez». Sektorearen profesionalizatze honek kalitatea nabarmen hobetuko duela uste du.

Bestalde, bisitak ere egingo dituzte ikasleek ikasketak osatzeko,  sektore gastronomikoko enpresetara nahiz erreferentziazko espazio gastronomikoetara.

Temas

Upv, Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos