Borrar
Territorios

Edertasuna bizipoz

Jon Martin-Etxebeste

Viernes, 27 de junio 2025, 00:07

Duela ez urte asko, ebookak popularizatu zirenean, zenbaitek liburuen desagerpena profetizatzen zuten, liburuak irakurtzeko balio duten objektuak soilik balira bezala; baina irakurleek badakite liburuak artefaktuak direla: usain, ukipen eta soinu propioa duten objektuak. Liburu hau horren adibide da: izan liteke irakurgai ala horman kokatzen afitxa… Izan ere, pertsona bat bezain luzea da liburua osatzen duen orrialde bakarra (180 zentrimetro). Istorio pausatua eta apaisatua.

  • 'Luma kantaria' Joseba Sarrionandia/Idoia Beratarbide 1545. 2 or. 19 euro.

Hegazti koloretsu bat da alegia honetako protagonista. Olerkiak kontatzen du basahate honek, sormena beste funtziorik ez duen luma galtzen badu, bere hegaldia eteten duela eta haren bila jaisten dela lurrera. Tintaz sortutako ahate itzalekin abitzean du kontaketa grafikoa Beratarbidek, hitzik gabe, eta Sarrionandiaren poemaren lehen laurdenaren ostean hedatzen dira koloreak: hegan egitean musika sortzen duen lumaren irudikapen urrekara bat ageri da, marrazten ari den neskatila baten belarritara iristen. Neskatila horrek zirriborroak sortu eta sortu dihardu; baina, gustura ez-eta, paper-bola bihurtzen ditu (goi-arnas gozakaitza irudikatzen du). Deskarte guzti horietan pausatzen da hegaztia indarra berreskuratzeko. Haurrak, etsipenari aurre egiteko, hainbat baliabide ditu: ahate mozorroa jazten du, hegaztia harrapatzen du, mimatzen ikasten du, eta eta azkenean berreskuratu egiten du bere luma kantaria. Momentu horretan haurra bere hegaldi propioari berrekiteko moduan da. Pertsonen autoerrealizazio beharra du hizpide Joseba Sarrionaindiaren poema narratibo honek. Bakoitza zoriontsu zerk egiten duen ezagutzearen garrantzia azpimarratzen du. 1990an kaleratutako 'Ainhoari gutunak' liburutik erreskatatutako pasartea da. Eguneroko presak eta errutinak itzalarazitako helduen barruan bizi den haur sortzaile hari oparitzeko liburua da; edo oraindik ere errutinaren gurpilean sartu ez diren haurrei kontatzekoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Edertasuna bizipoz

Edertasuna bizipoz