Borrar
Fotolia

Edertasun eredua

Astelehena, 26 apirila 2021, 20:35

Comenta

Edertasunari buruzko iritzia ez da beti berdina, aldatu egiten da pertsonaren eta garaiaren arabera. Duela mende batzuk edertasunaren eredua ziren pertsonak ez genituzke gaur edertzat hartuko. Ereduak aldatu egiten dira, baina garai bakoitzak du bere eredua.

Gaurko edertasun ereduak ezaugarri nabarmenak ditu. Irizpide horren arabera, ederra izateko bete behar diren baldintza batzuk daude: gutxienez gazte, mehe eta altu izan behar duzu. Ezaugarri bakoitza bere tamainan: ezin duzu argalegi izan ezta altuegia ere. Gazteegi, berriz, ez zara sekula gazteegi izango.

Eta hor gabiltza gehienok eredu horren bila, kostarik kosta, kasu askotan bizitza osoa baldintzatzeraino. Ez da gaurkoa joera hori, baina uste dut irudiaren tirania inoiz baino indartsuago dela gaur egun. Horregatik egin dira hain arrunt estetika jakin baten aldeko ebakuntzak. Nabarmena da hori aberatsen artean, baina ez dira falta jateko ez duten dirua horretan gastatzen dutenak ere.

Egun, edertasunaren eredua lortzeko aholkuak bazter guztietan daude, are hedabiderik serioenetan ere. Baina gaztetan edertasun ereduaren ezaugarri guztiak betetzen dituenak ezingo dio ereduari eutsi adinean aurrera egin ahala, halako batean gazte izateari utziko dio eta orduan hasiko da denboraren aurkako borroka. Nola jarraitu gazte itxura izaten, nola egin borroka adinaren kontra.

Borroka hori ezinbestekoa da eder izaten jarraitu nahi duenarentzat eta errazago barkatuko zaio lehia horretan erabaki okerren bat hartzen duenari, ezer egiten ez duenari baino. Azken batean, ez da berdin gizartearen arauak betetzerakoan akatsen bat egitea edo arau hori zalantzan jartzea.

Dudarik gabe, horrek guztiak eragin handiagoa du emakumeongan, baina nik justizia poetikoaren kontsolamendua aurkitzen dut tirania hori gizonengana heltzen ari dela ikusterakoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Edertasun eredua

Edertasun eredua