Directo Norris gana el Mundial y Verstappen la última carrera del año
Maria Jesus San Jose eta Jon Azkue kanpainaren aurkezpenean. IREKIA

EAEko 150 langile baino gehiagoko enpresa guztiek berdintasun plana izan beharko dute

Euskadin soldata arrakala murrizteko estrategiarekin eta ekintza plan eragilearekin zuzenean lotutako ikuskaritza kanpaina

ZUREKIN

Lunes, 30 de diciembre 2019, 23:38

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 150 langile baino gehiago dituzten enpresek emakume eta gizonen arteko berdintasun plana izan beharko dute 2020. urteko martxoaren 7tik. Gainera, 100 eta 150 langile bitarteko euskal enpresek 2021eko martxoaren 7tik aurrera izan beharko dute berdintasun plana, eta 50 eta 100 langile bitartekoek 2022ko martxoaren 7tik aurrera.

Publicidad

Hala jakinarazi du astelehen honetan María Jesús San José Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak, Bilbon, 2019an berdintasunaren arloan Laneko Ikuskaritzak burututako ekintzen eta kontratazioan iruzurrari aurka egiteko ikuskaritza lanaren emaitzen aurkezpenean.

Jon Azkue Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea lagun zuela, San Josék azaldu du nola doazen Euskadin soldata arrakala murrizteko estrategiarekin eta ekintza plan eragilearekin zuzenean lotutako ikuskaritza kanpainak.

Gainera, adierazi du soldata arrakalaren aurkako kanpainaren iragarki bat izango dela ETBk 2020an emitituko duen lehena: «Jakinarazi nahi dizuet gure hedabide publikoetan lehenengo iragarkia soldata arrakalaren aurkako gure kanpainaren iragarki bat izango dela, eta horrekin, arrakala salatzeaz gain, Lan eta Justizia Sailak eta Eusko Jaurlaritza osoak hartua duen konpromisoa berretsi nahi dugu, eta gizarte osoari helarazi emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean inplikatzearen premia».

Bestalde, 2019an Laneko Ikuskaritzak kontratazioan egiten diren iruzurren aurkako borrokan lortutako emaitza onak nabarmendu ditu. Izan ere, lan horri esker aldatu eta egokitu dira legera 6.379 kontratu (3.376 emakume eta 3.003 gizon), urtean zehar berrikusi diren 21.258 kontratuen %30, alegia.

Publicidad

Berdintasunaren arloan, gelak garbitzeko langileen jarduerei lotuta ostalaritzan egin diren 261 ekintzak aipatu ditu; guztira 84 errekerimendu eta bederatzi arau hauste detektatzea izan da horren emaitza.

Berdintasun plana

Halaber, María Jesús San Josék gogora ekarri duenez, 2020ko martxoaren 7tik aurrera, 250etik 150era murriztuko da enpresa bateko langileen kopurua, berdintasun plana negoziatzea nahiatezkoa izan dadin. Ohartarazi duenez, «Laneko Ikuskaritzak zorrotz jokatuko du araudia betetzen ez den kasuetan», kontuan izanda horrek Euskadiko 291 enpresatan eta 55.774 lanpostutan izango duela eragina.

Publicidad

Orain arte, berdintasun planek 250 langile baino gehiago dituzten enpresetan zuten eragina, Euskadin guztira 290.000 enplegu biltzen dituztenetan, baina joan den martxoaren 7tik aurrera, Berdintasunari buruzko 3/2007 Lege Organikoa aldatzen duen Legegintzako 6/2019 Errege Dekretuak araututa, aldaketak txertatu dira 50 langile baino gehiago dituzten enpresetan berdintasun planak negoziatzeko betebeharra ezartzen dutenak.

Horrela, aldaketak pixkanaka sartuko dira indarrean: 2020ko martxoaren 7tik aurrera, 150 langile baino gehiago dituzten enpresek eduki behar dute berdintasun plana; 2021eko martxoaren 7tik aurrera, 100 langile baino gehiago eta 150 langile arte dituztenek, eta 2022ko martxoaren 7tik aurrera, 50 eta 100 langile bitartean dituztenek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad