https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

The Dustaphonics, Evil Eva eta Los Tiki Phantoms taldeen boloa izango da larunbatean Hell Doradon

The Dustaphonics, Evil Eva eta Los Tiki Phantoms taldeen boloa izango da larunbatean Hell Doradon

Kontzertua 23:00etan hasiko da baina ateak 22:00etatik aurrera zabalik egongo dira

PAUL PICADO

Larunbatean The Dustaphonics, Evil Eva eta Los Tiki Phantoms taldeen kontzertua izango dugu Hell Doradon. Kontzertua 23:00etan hasiko da baina ateak 22:00etatik aurrera zabalik egongo dira. Sarrerak Interneten (17,50 euro, kudeaketa-gastuak barne hartuta) edo leihatilan (18,00 euro) eros daitezke. Bazkideentzako prezioa 14 euro izango da.

The Dustaphonics taldea bira batetik itzuliko da 2018ko abenduan kaleratu zuen 'De puta madre' izeneko lana aurkezteko. Taldea 2008. urtean sortu zen Londresen, Tura Satana aktore amerikarrak (Faster Pussycat Kill Kill filmeko protagonista) bere hurrengo filmerako abesti batzuk konposatzea eskatu zionean.

Bira hain zuzen bere 10. urteurrena ospatzeko egingo du, eta Estatu osotik kontzertuak emango ditu. Gaur egun laukotea da eta taldeko burua, Yvan Serrano, kontzertu guztietan finko dagoen kide bakarra da. Musika estiloari dagokionez, batik bat garage rockaren, R&B, soul, blues, eta hirurogeita hamarreko punkaren eragina dute.

Evil Evari dagokionez, 'Burlesque' delakoaren aitzindaria da Estatuan, izan ere, zuzeneko musika duen Burlesque-ko lehen konpainia profesionalaren sortzaile eta zuzendaria da. Evil Evarengan sentsualitatea eta dotoretasuna nagusi dira. Antzinako musikaletan oinarritzen da bere saioetan, eta baita Hollywoodeko klasikotan ere.

Azkenik, Los Tiki Phantoms taldeak surf klasikoa, garaje, Rock'n'Rolla, spaghetti western eta 50eko hamarkadak ikasturte amaierako edozein dantzatan entzun zitezkeen melodiak bateratzen ditu. Bere aurreko diskoan bandaren hamargarren urteurrena ospatu zuen, eta zalantzarik gabe diskorik biribilena da.

Temas

Euskera