Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak luzatzeko unea dator
Sortzaile, argitaletxe eta diskoetxeek hilabeteko epea izango dute beren ideiak aurkezteko, irailaren 15etik urriaren 15era arte
Leire Larrazabal
Martes, 12 de septiembre 2023
Gero eta gutxiago falta da. Abenduaren 6tik 10era Durangoko Azokaren 58. edizioa helduko da, euskal kulturaren plaza izango da bost egunez. Ohi bezala, ekoizpenen erakusketaz gain, aurkezpenak, solasaldiak, tailerrak, proiekzioak eta musika zein antzerki emanaldiak egongo dira, besteak beste.
Publicidad
Aurretik hiru hilabete dauden arren, guneetako antolatzaileak prestaketa lanetan hasi dira, kulturzaleei egitarau zabala eskaintzeko asmoz. Baduzu proposamenik? Ostiral honetan hasi eta datorren urriaren 15era arte, sortzaile, argitaletxe eta disketxeek hilabeteko epea izango dute euren ideiak aurkezteko webgune honetan. Ahotsenea, Irudienea, Kabia, Saguganbara, Szenatokia eta Talaia izango dira guneak.
Horrela, Ahotsenean parte hartzeko, 2023. urtean euskaraz kaleratutako disko edo liburu (poesia, narratiba, ipuin-nobela, antzerkia edo saiakera literarioa) aurkeztu beharko da. Irudienean, berriz, Euskal Herrian azken urtean euskaraz sortutako ikus-entzunezko lanak proiektatu ahal izango dira: film laburrak, dokumentalak, fikzioak, aurkezpenak…
Kabi@ gunea teknologia berriekin lotutako aurkezpenak egiteko lekua izango da; hitzaldiak, jokoak eta tailerrak, esate baterako. Bestetik, Saguganbaran haur eta gazteei begirako aurkezpenak antolatuko dituzte: ikuskizunak, tailerrak, produktuen aurkezpenak, ipuin kontalariak… eta Szenatokian dantza eta antzerki pieza laburrak egongo dira ikusgai.
Azkenik, Talaian zabalkunde lanen aurkezpenak egingo dira, euskara hutsezkoak zein Euskal Herriari zuzenean eragiten dizkioten gaiei buruzkoak. Proposamenak izanez gero, ez izan zalantzarik!
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión