Directo Norris gana el Mundial y Verstappen la última carrera del año
Durangoko Azokaren 2018. edizioa. Fernando Gómez

Abenduaren 7tik 11ra ospatuko den Durangoko Azokako izen-emateak zabaldu dituzte

57. ediziorako, non normaltasuna berreskuratzea aurreikusten den, hiru izen-emate ireki dira: parte-hartzaileek erakusmahaiak alokatu ditzaten, kultur sortzaileek programarako proposamenak aurkez ditzaten eta ikastetxeek Ikasleen Goizeko tailerretan parte har dezaten

Jueves, 1 de septiembre 2022

Bazen garaia Durangoko azoka bezalako ekitaldietan pandemia aurreko normaltasuna berreskuratzeko. Egia da iazko edizioan presentzialtasuna berreskuratu zela, bai, baina gogoratzen baduzue, interesdunek hitzordua eskatu behar izan zuten Landako eta Plateruena guneetara hurbiltzeko. Zehazki, 1.200 bisitariko bost txanda sortu ziren egunero, ordu eta erdiko bisitak egin zitzaten. Beraz, mugekin ospatutako edizioa izan zen.

Publicidad

Aurtengoan ez da horrelakorik gertatuko, ez. Hala ere, antolatzaileek aurreratu dutenez, abenduaren 7tik 11ra ospatuko den 57. edizioan online salmentari ere eutsiko zaio, pandemian abantaila asko eskaini zituelako.

Argi utziz, beraz, Durangoko Azokak pandemiaren aurreko erritmoa eta programa %100 presentziala berreskuratuko duela, ostegun honetan erakusmahaiak alokatu, egitarauko proposamenak aurkezteko eta ikastetxeek ikasle goizeko tailerretan parte hartzeko epea zabaldu da. Durangokoazoka.eus webgunean egin beharko dira izen emate horiek (eraskusketaria atalean), eta kulturaren plazan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek irailaren 30era arte izango dute horretarako aukera. Egitarauarako proposamenak aurkezteko, aldiz, urriaren 15era arteko epea izango dute aipatutako webgunean.

Baina zein gunetara aurkeztu beharko dituzte kultur sortzaileek euren proposamenak? Talaiara, Ahotseneara, Irudieneara, Kabi@ra, Saguganbarara eta Szenatokiara aurkezteko aukera izango dute. Guztiak durangokoazoka.eus webgunean, alegia.

Hona hemen gune bakoitzeko ezaugarriak:

-Talaian zabalkunde lanen aurkezpenak egingo dira, bai euskara hutsezkoak bai Euskal Herriari zuzenean eragiten dizkioten gaiei buruzkoak ere.

-Ahotsenean parte hartzeko irizpideak honakoak izango dira: 2022. urtean kaleratutako disko edo liburua izatea (poesia, narratiba, ipuin-nobela, antzerkia edota saiakera literarioa) eta euskaraz izatea.

Publicidad

-Irudienean Euskal Herrian azken urtean euskaraz sortutako ikus-entzunezko lanak proiektatu ahal izango dira: film laburrak, dokumentalak, fikzioak, aurkezpenak...

-Kabi@ gunea digitalaren plaza izango da beste urte batez, eta teknologia berriekin lotutako aurkezpenak egingo dira: hitzaldiak, jokoak, tailerrak...

-Saguganbaran haur eta gazteei begirako aurkezpenak antolatuko dira: ikuskizunak, tailerrak, produktuen aurkezpenak, ipuin kontalariak…

-Szenatokian pieza dantza eta antzerki pieza laburrak aurkeztu ahal izango dira.

Publicidad

Eta inolako zalantzarik izatekotan, gerediaga@durangokoazoka.eus helbide elektronikora mezua bidal daiteke.

Ikasle eta hezitzaileentzako jarduerak

Halaber, antolatzaileek nabarmendu dutenaren arabera, aurten, berriro ere, Ikasle Goizak presentzialtasuna berreskuratuko du eta hasiera emango dio Durangoko Azokako egitarauari. Abenduren 7ko goizean, Euskal Herriko ikasleek eskaintza anitza izango dute. Aurtengoan, gainera, ikasleez gain hezitzaileentzako jarduerak ere antolatu dira egun horretan eta hori izango da berrikuntza nagusiena.

Egun horretarako, diziplina ezberdinez osatutako egitaraua antolatuko dela esan dute, baita Ikasle Goizeko tailerretan izena emateko epea urriaren 15era arte egongo dela zabalik ere. Beraz, jarri martxan ikasturte berriarekin, 57. edizio honetan Durangoko Azoka arrakastatsua espero baita.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad