Borrar
Irudiak: Pablo del caño

Euskal kulturaren eztanda: Rubén Ramos da aurtengo Durangoko Azokaren kartelaren egilea

Aurrez aurreko salmentaz gain, online dendari ere eutsiko dio Azokak. Aurtengo edizioa abenduaren 7tik 11ra ospatuko da

Asteartea, 11 urria 2022

Comenta

Durangoko Azokak pandemia aurreko ohiko formatua berreskuratuko du 57. ediziorako. Hori bai, une horretan sortutako online denda mantenduko da ere. Abenduaren 7tik 11ra Durango euskal kulturaren hiriburua izango da berriz. Aurtengo leloa 'eztanda' da eta astearte honetan aurkeztu den kartelaren egilea Rubén Ramos da.

Ibilbide luzeko diseinatzaile eta sortzailea da Rubén Ramos. Zinemaldia, Heineken Jazzaldia, Etxepare Euskal Institutua, Loreak Mendia... bezalako ekitaldi, erakunde eta marketarako egin du lan. Gainera, aurten Aise Studioa izeneko agentzia sortu du kide batekin batera. Horrez gain, musikaria ere bada. Izan ere, duela urte gutxi batzuk bere taldearekin batera postu bat izan zuen Durangoko Azokan bertan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal kulturaren eztanda: Rubén Ramos da aurtengo Durangoko Azokaren kartelaren egilea