Aurkezpenaren momentu bat. maika salguero

Durango eztanda egitera doa

Azokak 930 nobedade aurkeztuko ditu, eta 250 kultur ekitalditik gora izango ditu

leire larrazabal

Jueves, 24 de noviembre 2022, 14:00

Durango, beste behin, euskal kulturaren plaza bihurtuko da. Abenduaren 7tik 11ra bitartean, Landako Gunean, 57. edizioa ospatuko da, 'eztanDA!' lelopean. Durangoko Azokan, ohiko formatuan, 930 kultur nobedade egongo dira eskuragarri guneko 248 erakusmahaitan: 689 liburu, 141 musika-produktu, 46 aldizkari eta 54 bestelakoak. Beñat Gaztelurrutia Gerediagako koordinatzaileak aurkezpenean esan duen bezala, «euskal kultura bor-bor izango dugu edizio honetan. Azken urte bietan, testuinguru konplikatua izan arren, azokari eustea lortu dugu, denon taupadari esker. Orain, euskal kulturaren plazari bizitza emateko momentua helduko da, bere gune eta espazio guztietan».

Publicidad

Gerediaga elkarteko kideak pozik agertu dira Durangoko Azokak aurten izan dituen parte-hartze datuekin, kulturaren plaza pandemiaren aurreko kopuruetara bueltatu delako. Azokak 176 partehartzaile izango ditu Landakon (argitaletxeak, diskoetxeak...) eta horietatik 34 lehenengo aldiz etorriko dira Azokara. Autoekoizleen plazan, bere aldetik, 15 autoekoizlek parte hartuko dute, sormen lan ezberdinekin.

Erakusmahaitan salgai egoteaz gain, nobedade horiek guztiak Azokako online dendan ere eskuragarri egongo dira, abenduaren 7tik 10era bitartean, www.durangokoazoka.eus webgunean. Katalogoa bertan kontsulta daiteke jada. Gaztelurrutiaren hitzetan, «kulturzale eta sortzaileei ahalik eta baliabide gehien eskaintzen saiatu gara, horregatik aurten uztartu nahi izan ditugu Azoka presentziala eta digitala».

Durangoko Azokak ateak irekiko ditu abenduaren 7an, eta bi urteko etenaldiaren ostean, milaka ikasle izango ditugu Landako Gunean. Guztira, 1500 ikaslerentzako tailerrak antolatu ditu Azokak Ikasle Goizaren baitan, eta lehenengo aldiz hezitzaileentzat ere eskaintza egongo da. Aurtengo beste berritasun bat abenduaren 9an etorriko da. Egun horretan ospatuko da 'Gazte eztanDA!', gazteei begira Durangoko Azokak antolatu duen egitarau berezia.

Azokako gune guztietan, ohiko aforoak berreskuratuta, 250 kultur ekitaldi baino gehiago izango dira. Horrela, Saguganbaran familiei begirako ikuskizun, tailer eta aurkezpenak egongo dira. Besteak beste, Etxepare saria irabazi duen 'Kiratsa' liburuaren aurkezpena. Irudienean Euskal Herri osoko ikus-entzunezko lanak ezagutzeko aukera egongo da. Bestetik, Szenatokian pieza laburren erakusketa egongo da. Ahotsenea sortzaileen gunea izango da beste urte batez.

Publicidad

Gainera, Landako Guneko Areto Nagusia gune bik partekatuko dute, Kabi@k eta Talaiak. Kabi@nmundu digitalarekin lotutako aurkezpenak egongo dira abenduaren 7an eta 9an. Talaian, bere aldetik, nagusiki zabalkunde lanen aurkezpenak egingo dira abenduaren 8an, 10ean eta 11n. Proposamen ugari, bakoitzak berea aukeratzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad