Dulantziko Amateur Antzerki Jaialdia hastear da
Jaialdia azaroaren 4an hasi eta 26an amaituko da, eta tarteka bederatzi antzezlan ikusgai izango dira
Paul Picado
Ostirala, 28 urria 2022, 22:34
Dulantziko Amateur Antzerki Jaialdia hastear da, eta aurtengoa hamaseigarren edizioa izango da. Zehazki, azaroaren 4an hasi eta 26an amaituko da, eta tarteka bederatzi antzezlan ikusgai izango dira Txema Blasco auditorioan. Jaialdia amateur izanda, antzezlanak prestatu dituzten antzerki-taldeak ere berriak izango dira.
Euskarazko lanei dagokienez, bi izango dira. Alde batetik, 'Xaboi saltzailea', azaroaren 18an, 18.00etan, eta bestetik, 'Zaharrak berri', hurrengo egunean, 19.30ean. Gainerako antzezlanak hauek izango dira: 'Kiki, el cabaret', azaroaren 4an, 19.30ean; 'Un desastre de función', azaroaren 5ean, 19.30ean; 'Páncreas', azaroaren 6an, 19.30ean; 'La razón de la sinrazon', azaroaren 11n, 19.30ean; 'Mira cómo me siento', azaroaren 12an, 19.30ean; 'Ay, Carmela!', azaroaren 13an, 19.30ean eta 'Felicidad no está en los mapas', azaroaren 20an, 19.30ean.
'Xaboi saltzailea' antzezlanari dagokionez, Teatros Mágicos konpainiarena da, eta istorioa Frantziako baso txiki baten kanpoaldean kokatuta dago. Horko txabola batean xaboi-saltzaile gazte bat bizi da, eta xaboi-punpak egiten ditu, inguruan dituen objektuak adierazteko. Haurrentzako jarduera da batik bat, eta musikak eta argiek bere garrantzia ere badute. Sarreren salmentei buruzko informazioa, hemen eskura daiteke.
Bestalde, 'Zaharrak berri' antzezlana Txalo Talo antzerki-konpainiak sortu du. Tradizioa, antzinako ohiturak eta ohitura berriak ados jarri ezin direnean sortzen diren gatazkak dira obraren ardatzak.
Azkenik, azaroaren 26an, larunbatean, amaiera jaia izango da. Egun horretan, Txaro Garcia eta Titania Teatro konpainiako Rakel Garcia-Agofrin sariak eta diplomak banatuko dituzte jaialdian parte hartu duten talde guztien artean. Horrez gain, Udal Musika Eskolako Folk Taldeak giroa alaituko du bere musikarekin. Jaialdia 19.30ean hasiko da, eta euskaraz eta gaztelaniaz izango da.