Dublineko Udala kalean bizi den jendea gida turistiko gisa kontratatzen hasi da
Kale gorrian bizi den pertsona kopurua gero eta handiagoa da Irlandako hiriburuan
UNAI SARRIUGARTE
Larunbata, 14 abendua 2019, 21:53
Dublineko Udala kalean bizi den jendea gida turistiko gisa kontratatzen hasi da. Izan ere, pertsona hauek behar beste ez du inork ezagutzen hiria. Herritar hauek gidari lanak egiten dituzte turista ezberdinekin, bisitariei Dublinen gertaturako istorio eta pasarteak aditzera emanez.
Izan ere, kale gorrian bizi den pertsona kopurua gero eta handiagoa da Irlandako hiriburuan. Hori dela bide, zenbait neurri hartu dituzte bertan. Hala, etxe gabeko pertsonak gidari turistiko bezala kontratatzeaz gain, gizartean integratzen laguntzen diete. Era berean, hauek Dublin bisitatzen dituzten turistei ordainetan beste inork ezagutzen ez dituzten ezagutzak eskaintzen dizkiete.
Dublinen kalean bizi diren pertsonen kopurua izugarri handitu da azkenengo urteotan eta hiriko arazorik larrienetakoa bihurtu da hauxe. Egitasmo honek indarra hartu du eta Ingalaterrako zenbait hiritara hedatu da, Manchester edota Londresera esaterako. Proiektu berri honekin etxe gabeen kopurua gutxitzea espero da, euren lana eta gizarte integrazioa sustatuz.
Mr. McGuirek adibidez, auzo historikoak erakusten dizkie bisitariei Dublinen, 1,3 kilometro luzatzen den ibilbidean. Tour bakoitzeko McGuirek 10 euro kobratzen ditu. Ibilbide honetan bere historia pertsonalaren xehetasunak ematen ditu ezagutzera.
McGuire 2014. urtean geratu zen kalean, bere etxea galdu ondoren. Hortaz, jakinaren gainean dago eta inork baino hobeto dakizki hiriak gordetzen dituen sekretu eta pasarte ezberdinak. Gainera, tour honetan barrena 10 aterpetxe inguru bisitatzen ditu turistekin batera, egoera larri honen inguruan bisitariak kontzientziatzeko helburuarekin.