https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Dragoi Bola telesaileko motorrak ekoizten dihardu Bartzelonako estudio batek

Dragoi Bola telesaileko motorrak ekoizten dihardu Bartzelonako estudio batek

Urte gutxiren buruan ezagun bihurtu dira euren diseinu bitxi nahiz funtzionalengatik

UNAI SARRIUGARTE

Dragoi Bola telesaileko motorrak ekoizten dihardu Bartzelonako estudio batek. Bel and Bel izeneko konpainiak merkatuak eskaintzen dituen ibilgailuetatik bereiztea bilatu du, marrazki bizidun ospetsu hauetako motorrak merkaturatuaz.

Estudio hau 2005. urtean sortu zen Bartzelonan eta jada Dragoi Bolako bi motozikleta ekoitzi ditu. Ibilgailu hauek ezaugarri bitxiak aurkezten dituzte eta japoniar manga marrazki bizidun hauetako prototipoen antza izugarria aurkezten dute.

Halaber, motor hauen funtzionalitatea ezinhobea da. Izan ere, lehendabiziko aldia da horrelako zerbait ekoizten dena eta izugarrizko arrakasta izan dute publikoaren artean.

Momentuz telesailean agertzen diren bi motorren erreplikak merkaturatu dituzte: batetik, Lunch pertsonaia bipolarrak zeukan gurpil bakarreko moto arrosa fikziotik errealitatera igaro den modeloetako bat da. Ibilgailu hau 500w edo 1000w potentziako motor elektrikoa aurkezten du eta giroskopio teknologia du aurreraka edo atzeraka gidatzeko.

Bestalde, Bulmak marrazki bizidun programa honen lehendabiziko ataletan erabiltzen zuen motor futurista ere sortu dute. Ibilgailu hau ere elektrikoa da eta atzeko gurpila hub estilokoa da. Bigarren motor honek ekoizterako orduan zailtasun gehiago aurkeztu zituen. Izan ere, aurreko kristala hiru aldiz egin behar izan zuten. Gainera, programan bezala, dragoi bolak bilatzeko radarra aurkezten du.

Jesus eta Carles Belek sortutako estudioak ibilgailu elektrikoak sortzen ditu altzari birziklatuak erabiliz. Bertan pieza futuristak sortzen dituzte. Urte gutxiren buruan ezagun bihurtu dira euren diseinu bitxi nahiz funtzionalengatik. Sare sozialetan ere arrakasta ikaragarria izan dute. Hori dela bide, helburu hau betetzeko lizentzia ofiziala eskuratzeko enpresekin hizketan dihardute egun.