https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Dorita Ruiz irakasleak Durangaldeko Teila Saria jasoko du

Dorita Ruiz irakaslea./
Dorita Ruiz irakaslea.

Bi urterik behin, Merinalde egunaren harira garaikur hau banatzen du Gerediaga Elkarteak

UNAI SARRIUGARTE

Dorita Ruiz irakasleak Durangaldeko Teila Saria jasoko du, Hezkuntza Berezituan burutu izan duen lanarengatik. Gerediaga Elkarteak bi urterik behin emandako garaikurrak arlo ezberdinetan egindako ekarpena saritzea du helburu.

Datorren ekainaren 8an, larunbata, eguerdiko 12.00etan egingo zaio Dorita Ruizi omenaldia. Garaikurraren banaketa ekitaldia Gerediagako foru-zelaian ospatuko da.

Merinalde egunarekin bat eginda Gerediaga Elkarteak 1997tik bi urterik behin Durangaldeko Teila Saria banatzen du. Ekimen honek Durangaldeko eskualdearen alde lan egin duten pertsonak saritzea bilatzen du. Merinalde egunean, Durangaldeak hainbat mendetan eskualdea egituratu eta antolatzeko izan zituen erakunde propioak ekartzen dira gogora. Izan ere, Merinaldeko batzarrek eskuduntza administratiboa eta izaera politiko eta juridiko propioak zituzten.

Dorita Ruiz Burgosen jaiotako irakaslea da. Madrilen irakasle ikasketak hasi eta Bilbon amaitu zituen. Era berean, Pedagogia Terapeutikoko ikasketak burutu zituen Madrilen, Espainiar estatuko lehenengo promozioko lizentziaduna izan zen.

1962. urtean Bilbora etorri eta irakasle lanetan dihardu zuen Karrantzan. Ondoren, 1967. urtean Hezkuntza Berezituan lehen urratsak eman zituen Bilboko Otxarkoaga auzunean irakasle gisa. 1975. urtean, berriz, Durangora egin zuen salto. Harrezkero, Euban (Amorebieta) bizi izan da.

Durangaldean egun itxita dagoen Alondigako Varela Eskolan eman zituen lehenengo pausuak. Bertan herri askotako ikasleak izan zituen: Elorrio, Berriz, Iurreta, Zornotza, Durango, Arratia, etab. Varela eskola bota zutenean Landa eskolan hasi zen irakasle. Arreta bereziko beharrizana zuten ikasleekin ibili ohi zen.