Donostiako Zinemaldiaren 69. edizioko 'Perlak' sailan 15 pelikula proiektatuko dira
Gastón Duprat eta Mariano Cohn zuzendari argentinarren 'Competencia oficial' filmak saila inauguratuko du
Zurekin
Asteartea, 10 abuztua 2021, 11:39
Zinemaldiko 69. edizioa irailaren 17tik 25era ospatuko da eta festibaleko 'Perlak' sailan Cannesen, Venezian eta Berlinen proiektatutako 15 pelikula egongo dira. Gastón Duprat eta Mariano Cohn zuzendari argentinarren 'Competencia oficial' filmak saila inauguratuko du, lehiaketatik kanpo. Zineman girotutako tragikomedia hau Veneziako Mostran ikusiko da. Penélope Cruzek zinemagile xelebre bat interpretatzen du, Antonio Banderasek Hollywoodeko aktore baten papera egiten du eta Oscar Martínez antzerki erradikalaren antzezlari batena.
Guztira, 11 pelikulek lehiatuko dute Publikoaren Saria irabazteko: Paul Verhoeven 'Benedetta', Ryusuke Hamaguchiren 'GUZEN TO SOZO / WHEEL OF FORTUNE AND FANTASY', Charlotte Gainsbourgen 'Jane par Charlotte', Louis Garrelen 'La Croisade', Xavier Giannoliren 'Les illusions perdues', Joachim Lafossen 'Les intranquilles', Emmanuel Carrèren 'Between two worlds', Céline Sciammanen 'Petite maman', Shipei Wenen 'Are you lonesome tonight?', Sean Bakerren 'Red Rocket' eta François Ozonen 'Tout s'est bien passé'.
'Perlak' sailan kritika onak izan dituzten eta espainian emitituak izan ez diren laburmetraiek hartzen dute parte. Filmek Publikoaren Saria irabazi dezakete. Pelikula irabazlearen espainiako banatzaileek sari bikoitza jasotzen dute gainera: pelikula onena (50.000 euro) eta film europar onena (20.000 euro).
Bestalde, lehiaketatik kanpo bi proiekzio berezi ikusteko aukera egongo da: Julia Ducournauren 'Titane' filma eta Ryusuke Hamaguchiren 'Drive My Car' lana. Sailarekin amaitzeko, publikoaren sariaren txapelketatik kanpo ere, Todd Haynesen 'The Velvet Underground' dokumentala proiektatuko da. Bertan, izen bereko rock taldearen garrantzia aztertzen da.