Borrar
Directo Norris gana el Mundial y Verstappen la última carrera del año
Fotolia

Donejakue bidea egingo duzu? Lagundu euskarazko Wikipedia betetzen

Euskal Wikilarien Elkarteak, Wikimedia España, Amical Wikimedia eta Wikimedia Portugalek sustatu dute proiektua

Paul Picado

Asteazkena, 30 ekaina 2021

Comenta

Donejakue bidea egingo baduzu eta zure ekarpena idatziz jaso nahi baduzu, euskarazko Wikipedia osatzeko aukera izango duzu, Euskal Wikilarien Elkarteak, Wikimedia España, Amical Wikimedia eta Wikimedia Portugalek sustatutako proiektuari esker. Lau erakundeek #WikiLovesCamino izeneko ekimena abian jarri dute, eta euskaraz gain, gaztelaniaz, katalanez eta portugesez ere idatzi ahalko da. Euskararen kasuan, #WikiLovesBidea deritzo.

Aurtengoa Jakuetar Urte Santua dela baliatuz, Euskal Wikilarien Elkarteak norberaren ekarpenak egitearen deia egin du. Horrela, parte hartu nahi duen wikilariak uztailaren 1etik 31ra bitartean egin ditzake ekarpenak. Baina nola parte har daiteke?

Bada bost bide daude, hala nola, Aragoiko bidea, Nafar bidea, Frantses bidea, Kostaldeko bidea eta Barnealdeko bidea. Horrez gain, saiatzeko alternatiba deritzon bidea ere badago. Bide bakoitzean zenbait etapa daude eta horietako bostetan ekarpen bat egiten bada, parte-hartzaileak zigilu digital bat jasoko du.

Etapak edozein ordenatan egin daitezke, eta etapa bakoitzak bere orrialdea izango du, babestutako eraikinen zerrendarekin. Horrela, bidea egitean zeharkatuko diren monumentu, udalerri eta auzoei buruzko informazioaz gain, ohitura eta kondairei buruzkoa ere gehitu ahalko da. Idatzitako artikuluak, gutxienez, 2000 byte izatea eta erreferentzia bat jasotzea izango da baldintza bakarra.

Gaur egun, gero eta pertsona gehiagok egiten dute Donejakue bidea, eta helburuak oso bestelakoak dira. UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen Espainiako bidea zatia 1993. urtean (Euskal Herriko zati bat barne).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Donejakue bidea egingo duzu? Lagundu euskarazko Wikipedia betetzen

Donejakue bidea egingo duzu? Lagundu euskarazko Wikipedia betetzen