https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bi dokumental eta kontzertu bat Falerina lorategian

'Kortxeak & Krispetak' musika eta zinema zikloaren 4. edizioa Gasteizera helduko da hilaren 27tik 29ra bitartean

AMALIA IBARGUTXI

Uda giroarekin ari dira heltzen udako planak, eta urtaro beroena festa garaia dela ezaguna da. Gasteiztarrek, eta bertaratutako gainerakoek, 'Kortxeak & Krispetak' musika eta zinema zikloaren 4. edizioaz gozatu ahalko dute hilaren 27, 28 eta 29an.

Hiru saio prestatu dituzte, bi dokumental eta kontzertu bat. Ekainaren 27an 'The Swell Season' (Nick August-Perna, Chris Dapkins, eta Carlo Mirabella, AEB-Irlanda-Txekiar errepublika, 91 minutu, ingelesez, 2011) ikusteko aukera izango da, 'Once' pelikularen protagonisten (Glen Hansard eta Marketa Irglova) ingurukoa. Oscar saria irabazi zuen, hain zuzen, film horretako 'Falling slowly' kantak.

Hurrengo egunean, aldiz, 'Gimme Danger' (Jim Jarmusch, AEB, ingelesez, 108 minutu, 2016) dokumentala proiektatuko dute. Garai guztietako rock talde garrantzitsuenetako baten epopeia kontatzen du dokumental horrek, The Stooges taldearena.

Biak gaueko 22.00etan izango dira ikusgai, jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin.

Hilaren 29an, azkenik, 21.00etan, Nøgen taldearen kontzertuak amaiera jarriko dio zikloari. Folk pop musika estiloetako talde donostiarra da Nøgen, zikloa isteko talde arduraduna. Talde gaztea da, duela bi urte sortutakoa. Iaz hiru kantuz osatutako EP bat kaleratu zuten, euskarazko eta ingelesezko abestiak nahasiz. Saio guztiak Falerina lorategian izango dira, dohainik, lekuak bete bitartean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos