https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Doctor Deseo taldea izango da gaur Gasteizen

Francis Díez, Doctor Deseo taldeko abeslaria./Borja Agudo
Francis Díez, Doctor Deseo taldeko abeslaria. / Borja Agudo

Txosnagunean emango du kontzertua 01:00ak aldera

PAUL PICADO

Doctor Deseo talde mitikoak Txosnagunean joko du gaur Andre Maria Zuriaren jaien barruan. Aurten, apirilean, disko berria plazaratu du, 'La fuerza de la fragilidad. Palabras ante el espejo' izenekoa, eta gaurko kontzertuan haren abestiak eta antzinakoak entzuteko aukera izango dugu.

Disko berri hori formatu berezian prestatu du, izan ere, 200 orriko poema-liburu bat da, eta hor, taldearen abesti guztien hitzak jasotzen dira. Liburuarekin batera CD audio bat, zortzi abestirekin, eta DVD bat ere badatoz. Musikari dagokionez, rocka erabiltzen jarraitzen du taldeak, baina beste estilo batzuk ere ukitzen ditu, hala nola dance, cumbia, tango, garaje music eta baladak. Euskarazko abesti bat ere egin du.

Lan honetan, Cesar Ibarretxe soinu ingeniariarekin aritu da grabaketa, nahasketa eta masterizazio lanak egiteko. Horrela, teknikari gisa lagundu dio baxuaren grabaketan. Zenbait artistaren laguntza ere izan du, besteak beste Marta Ortiz, Aiora Renteria, Ander Hurtado de Saratxo, Karlos Gimenez eta Edu Basterra.

Halaber, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ere aritzen da, hiru abestitan. Hitzetan askotan agertzen da «dantzatu» aditza, taldearentzat dantzatzeak ametsak, emozioak, errealitateak eta nahiak sustatzeaz gain, dantzatzean jendea ere erakartzen dutelako.

Abesti guztietan garaje music eta dance estiloak antzematen dira, rock bortitza eta gogorrarekin nahastuta, Australiako garage edo grung amerikarra ematen dutenak. Erritmo indartsu eta bortitzak oso modu naturalean nahasten ditu dantzaren eta dance-ren ikuspegi elektronikoarekin. Saxofoia leun sartzen du ere 'Adiós' abestian.

Gaurko kontzertuan disko berri horren abestiak entzungo ditugu, baina ez dira faltako abesti mitikoak ere bai, horiek baitira Doctor Deseo taldea gaur dagoen tokira eraman dutenak.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos