Doako autobus zerbitzua Trapagarango San Ramon Nonato jaietan
Herritarrek garraio segurua izango dute aurki hasiko diren festetan
Zurekin
Asteartea, 27 abuztua 2024, 08:15
Bizkaiak, oraindik, jaietan murgilduta jarraitzen du. Badirudi Bilboko Aste Nagusiaren amaierarekin dena bukatu dela baina ezta pentsatu ere! Abuztuko azken egunetan eta irailean ere makina bat jai ditugu aurretik ondo pasatzeko. Horren adibide dugu esaterako Trapagarango jaiak ere hemen ditugula, ate joka. San Ramon Nonato jaietan disfrutatzeko aukera izango dugu eta kotxea etxean uzteko gomendioa luzatzen du Udalak.
Bada, jaiak asteazkenean hasi eta irailaren 1era arte luzatuko dira eta autobus zerbitzua asteazkenetik 31ra arte egongo da martxan. Horrela, bi autobus zerbitzu aktibatuko dira. Herriak doako autobus zerbitzua izango du. Bi autobus ibiliko dira herriko auzo gehienetan, bat Larreinetara eta bestea Zaballara, hainbat auzotan geldialdiak eginez. Zerbitzua 23.30etik 5.00etara egongo da eskuragarri, eta Trapagarango herritarrek garraio segurua izango dute jaietan. Jai hauetan taxi zerbitzu egokitua ere eskainiko da.
Zerbitzuak bi autobusek osatuko dute abuztuaren 28, 29, 30 eta 31ko gauetan. Lehenengoak Maiatzaren 1 etorbideko autobus geltokitik Larreinetaraino doan ibilbidea egingo du, eta Zugaztietan zehar geldituko da. Bigarrenak gauza bere egingo du taxi-geltokitik (Maiatzaren 1 etorbidea) Zaballaraino. Kasu honetan, San Gabriel (ikastetxe publikoa), Salcedillo auzoa, Galindo (markesina), Elguero eta Ugarteko geltokietatik igaroko da eta, lehen esan bezala, Zaballan amaituko da. Autobusak geltokiaren arabera abiatuko dira, puntu eta erdian.
Miguel Ángel Gómez Viar Trapagarango alkatearen esanetan, «jaietan gaueko autobusaren doako zerbitzua ezartzearen helburua da auzoetako bizilagunak udalerriaren erdigunera iristea erraztea da, eta, horrela, arriskuak murriztea, batez ere errepidean».