https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Dirty dancing' klasikoaz gozatzeko aukera, Gasteizen

'Dirty dancing' klasikoaz gozatzeko aukera, Gasteizen

Gaurtik igandera bitartean sei emanaldi izango dira Buesa Arenan

PAUL PICADO

'Dirty dancing' filma gustukoa izan bazenu, orain antzerkian ere ikusteko aukera izango duzu. Izan ere, gaurtik igandera film klasiko horren sei emanaldi egingo dira Fernando Buesa Arenan: lehenengoa, gaur bertan, 20:30ean, bihar eta larunbatean, 19:00etan eta 22:30ean izango dira hurrenez hurren, eta igandean, berriz 17:00etan.

Filma 1987. urtean atera zuten, eta garai hartan arrakasta izugarria lortu zuen. Hainbat sari eman zizkioten baina garrantzitsuena Jatorrizko Abestirik Onenaren Oscar saria izan zen, (I've Had) The Time of My Life abestiarengatik.

Berez, 60ko hamarkadaren hasieran Ipar Amerikan langile klasearen eta goi-klasearen artean zeuden desberdintasunak erakusten ditu filmak. Baby Houseman nerabe idealistak eta aberatsak mendietan dagoen hotel batean ematen ditu udako oporrak, eta han, zentroko dantzaria eta irakaslea den Johnny Castle ezagutzen du. Neska gaztea irakaslearekin maitemintzen da eta berarekin dantzatzen amaitzen du, nahiz eta beraien artean gizarte-desberdintasun handia egon, eta bere aita horren aurka agertu.

Antzerki-bertsio honek filmaren jatorrizko funtsari eusten dio, eta filmaren egileak berak, Eleanor Bergsteinek, musikalaren antzerki-moldaketa egin du. Zenbait eszena ere gehitu ditu, garaiko egoera hobeto ulertzeko. Horrez gain, jatorrizko soinu-bandatik kanpo geratu ziren zenbait abesti ere sartu ditu. Zuzendaria Federico Bellone da eta ekoizlea LETGO konpainia.

Musikal hau Australian estreinatu zuten eta arrakasta handia izan zuenez, Estatu Batuetan, Zeelanda Berrian eta Londresen ere izan da, azken honetan salmenten errekorra hautsi zuelarik. Egun hauetan Gasteizen izango dugu, beraz, filmaz berriro gozatzeko aukera izango dugu.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos