https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Deustuko Unibertsitea, mundu osoko jesuiten topagune

Ostegunera arte iraungo duen Jesuiten Goi Mailako Hezkuntza Erakundeen Munduko Biltzarra atzo hasi zen

ELCORREO.COM

Atzo hasi zuten Deustuko Unibertsitatean ostegunera arte iraungo duen Jesuiten Goi Mailako Hezkuntza Erakundeen Munduko Biltzarra. Jesusen Lagundiko Arturo Sosa aita jenerala buru izango duen topaketan, mundu osoko jesuiten goi mailako hezkuntzako 200 unibertsitate, ikastegi eta erakundetako 300 errektore eta agintari inguru elkartuko dira.

Unibertsitatetik jakinarazi dutenez, 'Transforming Our World Together' (Elkarrekin mundua aldatzen) leloarekin, erakunde jesuiten eta munduko erronka nagusienetariko batzuk hartuko ditu biltzarrak hausnarketarako eta sakontzeko gai: lidergo zibikoa eta politikoa, ingurumen eta ekonomia arloetako justizia, egoerarik ahulenean dauden sektoreentzako hezkuntza, bakea eta adiskidetzea edo erlijioen arteko elkarrizketa.

Bilkuran goi mailako hizlariak egongo dira, besteak beste, Gianfranco Ravasi kardinala, Giuseppe Versaldi kardinala, Pankaj Mishra eta Gaël Giraud SJ. Gauzak horrela, Jesuiten Unibertsitateen Munduko Elkarteko zuzendaritza batzorde berrirako erabakiak eztabaidatuko dira eta unibertsitateen arteko lankidetzarako aukera berriak, eskualdeetako sareak eta nazioarteko elkartea bera aztertuko dira.

Gainera, Jesuiten Unibertsitateen Munduko Elkartea sare berria eratzea eta sinatzeko ekitaldia egingo da Loiolako Santutegian. Elkarteak izaera juridikoa, egitura, egonkortasuna eta bultzada emango dio mundu osoko jesuiten unibertsitateen sareari.

Hori nahikoa ez balitz, biltzarrean munduko jesuiten unibertsitaterik ospetsuenek hartuko dute parte. Hala nola, Georgetown University, Santa Clara University, Loyola Chicago, San Francisco University, Pontifikal Gregoriarra (Italia), Javeriana Bogotá, Iteso (Mexiko), Cordobako Universidad Católica (Argentina), Manilako Ateneo edo Tokioko Sofia.

«Bilkura Bilbon izateak aitorpena eta babesa emango dizkio Deustuko Unibertsitateari eta Bilbori», diote unibertsitateko arduradunek.

Gaurtik ostegunera arteko egutegia

Goizeko 09.15ean hasiko dira ekitaldi akademikoak, Versaldi kardinalaren ongi etorriarekin. Ondoren, 11.00etan, erakunde mailako hasiera eta Ravassi kardinalaren hitzaldia izango dira: 'Catholic social teaching and the role of the Jesuit University today' (Irakaskuntza sozial katolikoa eta Jesuiten Unibertsitateen rola gaur egun). Jarduerek 14.15ean jarraituko dute, sei gai ildoren aurkezpen eta talde lanarekin.

Bihar, Pankaj Mishra politologoak hasiko ditu ekitaldiak, 09.00etan, 'Social and political fragmentation and the role of the Jesuit University' (Zatiketa sozial eta politikoa eta Jesuiten Unibertsitateen rola) hitzaldiarekin. Halaber, 14.15ean, Gaël Giraud ekonomialari jesuitak 'Economic Inequality and Environmental degradation and the role of Jesuit Universities' (Desberdintasun ekonomikoa eta ingurumena hondatzea, eta Jesuiten Unibertsitateen rola) hitzaldia eskainiko du. Egun horretan, taldeko lanek gai ildoak jorratzeari ekingo diote.

Asteazkenean, berriz, jarduerak Loiolako Santutegian izango dira. Goizeko 10.00etan, Jesusen Lagundiaren aita jeneral Arturo Sosak 'The role of Jesuit Universities and the call to reconciliation' (Jesuiten Unibertsitateen rola eta adiskidetzerako deia) hitzaldia eskainiko du, eta ondoren, Jesuiten Unibertsitateen Munduko Elkarte berria eratzeko sinadura ekitaldia egingo da. Aita Jeneralak eguna aprobetxatuko du jesuitekin taldeka elkartzeko.

Eta, amaitzeko, ostegunean talde lanetako proiektuen emaitzak aurkeztuko dira eta, 14.30ean hasiko den osoko bilkuran, txosten, ondorio eta gomendioak ezagutaraziko dira.

EGITARAUA

Ekitaldi akademikoak astelehenean hasiko dira, uztailaren 9an, goizeko 09.15ean, Versaldi kardinalak egingo duen ongietorriarekin. Ondoren, 11.00etan, erakunde mailako hasiera eta Ravassi kardinalaren hitzaldia izango dira: «Catholic social teaching and the role of the Jesuit University today» (Irakaskuntza sozial katolikoa eta Jesuiten Unibertsitateen rola gaur egun). Jarduerek 14.15ean jarraituko dute, sei gai ildoren aurkezpen eta talde lanarekin.

Asteartean, uztailaren 10ean, Pankaj Mishra politologoak hasiko ditu ekitaldiak, 09.00etan, «Social and political fragmentation and the role of the Jesuit University» (Zatiketa sozial eta politikoa eta Jesuiten Unibertsitateen rola) hitzaldiarekin. Halaber, 14.15ean, Gaël Giraud ekonomialari jesuitak «Economic Inequality and Environmental degradation and the role of Jesuit Universities» (Desberdintasun ekonomikoa eta ingurumena hondatzea, eta Jesuiten Unibertsitateen rola) hitzaldia eskainiko du. Egun horretan, taldeko lanek gai ildoak jorratzeari ekingo diote.

Asteazkenean, uztailaren 11an, jarduerak Loiolako Santutegian izango dira. Goizeko 10.00etan, Jesusen Lagundiaren aita jeneral Arturo Sosak «The role of Jesuit Universities and the call to reconciliation» (Jesuiten Unibertsitateen rola eta adiskidetzerako deia) hitzaldia eskainiko du, eta ondoren, Jesuiten Unibertsitateen Munduko Elkarte berria eratzeko sinadura ekitaldia egingo da. Aita Jeneralak eguna aprobetxatuko du jesuitekin taldeka elkartzeko.

Azkenik, ostegunean, uztailaren 12an, talde lanetako proiektuen emaitzak aurkeztuko dira eta, 14.30ean hasiko den osoko bilkuran, txosten, ondorio eta gomendioak ezagutaraziko dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos