Borrar
Desgaitasunen bat duten euskal unibertsitateetako 5 gaztek lan-praktikak egingo dituzte aurten ONCE FUNDAZIOA

Desgaitasunen bat duten euskal unibertsitateetako 5 gaztek lan-praktikak egingo dituzte aurten, ONCE Fundazioari esker

CRUE Espainiako Unibertsitatearekin batera sustatutako programaren helburua da desgaitasuna duten unibertsitarioen karrera profesionala hobetzea, eta, aldi berean, haien arteko lotura berriak sustatzea

NAHIKARI CAYADO

Asteazkena, 7 apirila 2021, 20:43

Comenta

Euskal unibertsitateetako bost ikasle desgaituk lan-praktikak egin ahal izango dituzte hiru hilabetez aurten, ONCE Fundazioak eta CRUE Espainiako Unibertsitateak bultzatutako prestakuntza-programari esker. Zehazki, horietako lau Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak dira, eta azkenekoa, ordea, Mondragon Unibertsitatekoa.

Ekimenak bosgarren edizioa du dagoeneko eta bilatzen duena desgaitasuna duten ikasleek lan-praktikak egin ditzaten sustatzea da, haien karrera profesionala hobetuz. Aldi berean, enpresek desgaitasuna duten pertsonak kontrata ditzaten dauka helburutzat, negozioen eta unibertsitatearen arteko lotura berriak sustatzen diren heinean.

Ikasleek 1.800 euroko beka jasoko dute hiru hilabeteko praktikengatik. Epea sei hilabetera luza daiteke, enpresak hala nahi izango balu. Horiek lantoki handietan, mikroenpresetan, Gizarte Ekonomiako eta hirugarren sektoreko erakundeetan eta beste erakunde eta entitate publiko edo pribatu batzuetan egin ahal izango dira. Bekek Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa dute, Gizarteratzeko eta Gizarte Ekonomiako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan.

Sigma Dos ikerketa enpresak ONCE Fundazioaren enkarguz ekimenaren eragina neurtzeko egindako txostenak adierazten duenez, besteak beste, programaren balorazioa «oso positiboa» omen da ikasleentzat. Halaber, bekadunen %40k lana aurkitzen du praktiketako esperientzia amaitu ondoren, gehienak beren ezagutza-arloarekin lotuta.

Autonomia-erkidegoei dagokienez, azken deialdi horretan, Andaluzian eman dira beka gehien (78), ondoren Valentzian (30), Katalunian (28) eta laugarrenik Madrilen (27). Murtzian, bestalde, 25 eman dira, Gaztela eta Leonen, 14, Kanariar uharteetan, 13, eta, Asturiasen, Extremaduran eta Gaztela-Mantxan 11, hurrenez hurren.

Beka horiek % 33ko, edo hortik gorako, desgaitasun aitortua duten ikasle unibertsitarioek jaso dezakete. Espainiako unibertsitateren batean edo atxikitako zentroren batean gradu edo masterrean matrikulatuta egotea beharrezkoa izango da ere, eta baita dagokion unibertsitate-tituluko gradu edota masterreko kredituen %50 baino gehiago gainditu izana.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Desgaitasunen bat duten euskal unibertsitateetako 5 gaztek lan-praktikak egingo dituzte aurten, ONCE Fundazioari esker

Desgaitasunen bat duten euskal unibertsitateetako 5 gaztek lan-praktikak egingo dituzte aurten, ONCE Fundazioari esker