https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Depedro taldearen kontzertua izango da gaur Jimmy Jazz aretoan

Jairo Zavala, kontzertuan./Jimmy Jazz
Jairo Zavala, kontzertuan. / Jimmy Jazz

Abeslariak 'Todo va a salir bien' azken lana aurkeztuko du

PAUL PICADO

Depedro taldearen kontzertua izango dugu ostiral honetan Jimmy Jazz aretoan. Taldeko abeslariak, Jairo Zavalak, 10 urteko jarduera bete du, eta hori ospatzeko 'Todo va a salir bien' lana kaleratu zuen iaz. Horrela, bira egiten ari da Estatuan eta ostiralean, Jimmy Jazz aretoan aurkeztuko du. Aretoko ateak 21:00etan irekiko dituzte, eta kontzertua handik ordubetera hasiko da, 22:00etan. Sarrerak Interneten (19,50 euro, kudeaketa-gastuak barne hartuta) edo leihatilan (23 euro) eros daitezke.

Esan bezala, Depedro taldea Jairo Zavala madrildarraren proiektua da, eta dagoeneko hamar urteko jarduera bete du. Dena den, 90eko hamarkadaren erdialdean hasi zen musikaren munduan. Orduan bost taldetan aldi berean jotzen zuen, eta horietako bat Amparanoia talde ezaguna zen. Gitarra-jotzailea zen talde horretan. Amparanoiak Calexico folk talde estatubatuarra aurkeztu zion Zavalari, eta horren eraginez Depedro musika-proiektuari ekin zion. Amerikar askok Pedro esaten diete espainiarrei murrikaz, eta hortik datorkio hain zuzen ere izena taldeari.

Depedrok bere estiloa du baina Latinoamerika, Afrika eta Estatu Batuetako musika eta kulturaren eragin handia du. Horrela, mundu osoko musikariekin aritu da kolaboratzaile gisa, hainbat hizkuntzatan. Estatu Batuetan, Mexikon, Argentinan, Brasilen, Australian, Txinan eta Afrikan ibili da birak egiten.

'Todo va a salir bien' azken lana bere abestirik onenen bilduma da, eta besteak beste Santiago Auserón, Coque Malla, Vetusta Morla, Amparo Sanchez, Luz Casa, Camilo Lara, Fuel Fandango eta Izal artistekin aritu bere abestiak abesten.

Temas

Euskera