https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

DEMAK 3100 enpresa ingururen eraketan parte-hartu du

DEMAK 3100 enpresa ingururen eraketan parte-hartu du

Egunotan Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren 30. urteurrena ospatzen ari dira

UNAI SARRIUGARTE

DEMAK, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, 3100 enpresa ingururen eraketan parte-hartu du. Egunotan agentziaren 30. urteurrena ospatzen ari dira, eta DEMAK sortarazten lagundutako Main Loop eta Auspola enpresen ibilbidea eman da ezagutzera.

Pasa den astelehenean Bilboko Guggenheim Museoan ospatutako ospakizun ekitaldian, antolatzaileek argi utzi zuten DEMA Bizkaiko ekintzailetza eta enplegagarritasunaren alde apustu egiten duen oso erreminta baliagarria dela. Gogorarazi zutenaren arabera, «1989az geroztik, lanean dihardu enpleguaren arloko foru estrategien esparruan ekimenak garatuz, eta Bizkaiko herritarren zerbitzura dauden jarduera eta programa ugari bultzatuz».

Gauzak horrela, foru agentziak enplegua sustatzeko programak garatzen ditu, pertsonak ardatz hartuta eta tresna egokiak eskainita beren lan helburuak zehazteko, gaitasun pertsonalak eta enplegagarritasuna hobetzeko, eta jendeari lana aurkitzeko aukerak areagotzeko helburuarekin.

Bestalde, hauexek dira jorratzen dituzten ildo nagusiak: gazteen artean kultura ekintzailea sustatzeko programak bultzatzea, negozio ideiak garatzen eta martxan jartzen laguntzea, enpresak sortzea eta finkatzen laguntzea eta Bizkaiko Lan Behatokia den BIZKAIKER kudeatzea.

Datuak kontutan izaten baditugu, Demak 12.949 pertsonak proposatutako enpresa-proiektuak lagundu izan ditu. Hauetako 5.975 proiektuk negozio-plana garatu izan dute eta azkenik, 3.104 izan dira enpresa sortu eta aurrera ateratzea lortu duten egitasmoak.

Guggenheim Museoan ospatutako ospakizun ekitaldian ehunka pertsonai publiko bildu ziren. Horien artean, José Luis López Gil, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko presidentea; Isabel Muela, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuordea; Sabin Arana, foru diputatu ohia eta Demako lehendakari ohia; Rafael Iturriaga, foru diputatu ohia eta DEMAren sortzailea; Juan Carlos Barron IES Txurdinagako zuzendari ohia besteak beste.