https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Los Deltonos eta La Reverso taldeen kontzertua, gaur, Hell Doradon

Los Deltonos taldeko kideak. /DM
Los Deltonos taldeko kideak. / DM

Kontzertua 23:00etan hasiko da baina aretoko ateak 22:00etan irekiko dituzte

PAUL PICADO

Gaur gauean bi talderen kontzertua izango dugu Hell Doradon: alde batetik, Los Deltonos talde mitikoa, eta bestetik berriki sortu den La Reverso talde gasteiztarra. Kontzertua 23:00etan hasiko da, baina aretoko ateak 22:00etatik aurrera zabalik egongo dira. Sarrerak Interneten (16,50 euro, kudeaketa-gastuak barne hartuta) edo leihatilan (18 euro) eros daitezke. Bazkideentzako prezioa 13 euro izango da.

Los Deltonos taldea Kantabrian sortu zen 1986. urtean. Hasiera batean hirukotea zen eta izen desberdinak izan ditu, hala nola Los Impostores, Destripaterrones, 68 Pulgadas, Los Sextones eta Adrenalina. Kantabriako lehiaketetan parte hartzen hasi ziren eta egin zuten lehen maketa beren lehen EPa izan zen 1989. urtean. Lehen lan luzea handik urtebetera kaleratu zuten, 'Tres hombres enfermos' izenekoa. Horrekin bira bat hasi zuten.

Bigarren lana 1992. urtean atera zuten, 'Bien, mejor' izenekoa, eta hor, rhythm and blues estilotik power blues estilora pasa ziren. Harrezkero beste hainbat lan kaleratu dituzte, eta azkena, aurten plazaratu berri dute: 'Fuego' hain zuzen ere. Hamahiru abesti dira, eta horietatik, bat, instrumentala. Azken diskoetan erabilitako estiloari eutsi diote, eta gaurko kontzertua disko horren abestiez gain, arrakastatsuenetako batzuk ere entzuteko aukera egongo da.

Bestalde, La Reverso talde gasteiztarra duela bi urte baino ez zen sortu, baina aurretik beste talde batzuetan egonak dira, besteak beste Flesh For Cannibals, Same Old, Erizo edo The Crow Farm taldeetan. Pop, rock, punk edo funk estiloak bateratzen ditu, eta dagoeneko lan bat kaleratu dute, «Hadal» izenekoa, zazpi abesti dituena.

Temas

Euskera