https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Deke Dickerson & Sex Phonics eta Los Misterios taldeen boloa, gaur, Hell Doradon

Deke Dickerson & Sex Phonics taldearen kontzertuaren kartela./
Deke Dickerson & Sex Phonics taldearen kontzertuaren kartela.

Kontzertua 23:00etan hasiko da, baina 22:00etatik aurrera ateak zabalik egongo dira

PAUL PICADO

Rocka gustukoa baduzu, Deke Dickerson & Sex Phonics eta Los Misterios taldeen kontzertua izango duzu, gaur, Hell Doradon. Kontzertua 23:00etan hasiko da baina 22:00etatik aurrera ateak zabalik egongo dira. Sarrerak Interneten (18,50 euro, kudeaketa-gastuak barne hartuta) edo leihatilan (20 euro) eros daitezke. Bazkideentzako prezioa 15 euro izango da.

Deke Dickerson abeslari, konpositore, gitarra-jole eta zinemarako konpositore amerikarra da, Missourikoa hain zuzen ere. Rockabilly musika jotzen zuten zenbait taldetan egonda, 17 urterekin bere taldea sortu zuen, The Untamed Youth izenekoa. Baina Los Angelesera bizitzera joan zenean, Dave Stuckeyrekin bat egin eta Dave & Deke Combo taldea sortu zuen. Geroago, Ecco-Fonics-ekin bat egin zuen eta bira bat egiteaz gain, hiru bilduma kaleratu zituen.

Oraingoan, Sex Phonics taldearekin bira ematen ari da, eta orain arte areto guztietan arrakasta handia izan du. Sarrera guztiak ere agortu egin dira. Sex Phonics taldea, berez, Sex Museum rock-taldeko kideek eta Els A-phonics taldeko kideek osatzen dute, eta aurreko biran 'El Socarrat' EPa kaleratu zuten.

Bestalde, Los Misterios taldeak soinu instrumentala egiten du, 60ko hamarkadako rock and rollaren erroetan, musika exotikoan eta B serieko zineman oinarrituz. Duela lau urte sortu ziren eta 2016. urtean beren lehen EPa grabatu zuten, bost abestirekin. Handik urtebetera bigarren lana plazaratu zuten. Kide guztiek urteak daramatzate musikaren munduan, beraz, esperientzia eta oso ikuspegi argia daukate musikari egin ahal dioten ekarpenaren inguruan.

Temas

Euskera