https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

David Cid Trío eta Joel Frahm arituko dira gaur Principal Antzokian

Joel Frahm, kontzertuan./Youtube
Joel Frahm, kontzertuan. / Youtube

Kontzertua 18:00etan hasiko da. Hortaz aparte, beste hainbat kontzertu izango dira gaurtik larunbatera arte

PAUL PICADO

Gaurtik hasita eta larunbata bitartean aurtengo Gasteizko Jazzaldiaz gozatzeko aukera izango dugu. Hainbat kontzertu izango dira, bai Mendizorrotzako kiroldegian, bai Principal Antzokian eta baita kalean ere. Principal Antzokiari dagokionez, gaur, David Cid Trío talde gasteiztarraren eta Joel Frahm amerikarraren musika entzuteko aukera izango dugu.

David Cid Trío talde gasteiztar gaztea dugu. David Cid pianoa ikasten hasi zen Luis Aranburu udal musika eskolan, Carmen Ayastuyrekin. Gero, pianoko gradu profesionala egin zuen Jesus Guridi Kontserbatorioan, eta ikasketen azken urtean, 2015. urtean, jazza gustatzen zitzaiola ikusi zuen. Horrela, kontserbatorioko Big Band taldearekin jotzen eta Koldo Uriarteren eskolak jasotzen hasi zen.

Urte berean, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestran sartu zen eta hiru kontzertu eman zituen: Getxo, Donostia eta Gasteizko jazzaldietan. Horrekin batera, piano jazzeko goi-mailako ikasketak egiten hasi zen Musikenen. Gaur egun hirugarren mailan dago, eta David Cid Trío taldeko kidea da.

Bestalde, Joel Frahm, saxofoi-jotzaile estatubatuarra da. Stephen Bull Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen eta han saxofoi tenorra jotzen hasi zen. Unibertsitate garaian Manhattan Musika Eskolan ikasten hasi zen eta, han, Jazz Performanceko Batxilergoa ikasi zuen. Hainbat saxofoi-jotzaileren eragina izan zuen, hala nola John Coltrane, Stan Getz eta Chris Potter.

Jazza gustukoa baduzu, eta bertako talde gazte batez eta eskarmentu handiagoko musikari bikain batez gozatu nahi baduzu, aukera ezin hobea izango duzu gaur Principal Antzokian. Sarrerak 20 euro balio du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos