https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Darabilbok euskaraz hitz egin ahal izateko jarduerak eskainiko ditu hilabete honetan

Darabilbok euskaraz hitz egin ahal izateko jarduerak eskainiko ditu hilabete honetan

Kulturarekin eta denbora librearekin zerikusia duten jarduerak eta lantegiak eskainiko ditu egitasmoak

EL CORREO

Aurten ere Darabilbo euskaraz egiteko ekimena jarri dute abian Bilboko Udalak eta Bilboko Euskaltegien Sareak. Kulturarekin eta denbora librearekin zerikusia duten jarduerak eta lantegiak eskainiko ditu egitasmoak hilabete honetan, doan, denbora librean helduen artean euskara erabiltzea sustatzeko.

'Erabili euskara Bilbon' leloarekin, jarduerak taldeka egiten dira hiriko auzoetan, urte osoan zehar, uztailean eta abuztuan izan ezik. Ikasleentzat, ikasle ohientzat, euskara hobetu nahi dutenentzat eta, oro har, euskaraz dakiten eta denbora librean euskaraz bizi nahi dutenentzat dira jarduerak, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Jarduera eta lantegien artean eskaintzen dira bisita gidatuak Arte Ederren Museora eta Guggenheimera, euskal dantza saioak, antzerkia, garagardo, ardo, kafe eta olio dastaketak, kultur ibilaldiak hirian, kultur jarduerak, sukaldaritzako lantegiak, eskulanak, argazkigintza, autodefentsa eta teknologia berriak. Jarduera guztiak euskaraz izaten dira.

Hasi berri den hilabete honetako eskaintzari dagokionez, gozogintza lantegiak, ezti dastaketak, gosari magikoak, Joseba Sarrionaindiaren lanari buruzko 'Gure oroitzapenak' filma eta hitzaldi-solasaldia edota 'Buruarinak' familientzako lantegiak izango dira. Hainbat zozketa ere egingo dira, Loraldia jaialdirako, Arriaga antzokirako, Bilborock aretoko kontzertu baterako, Guggenheim museorako eta Itsas museorako.

Jardueretan parte hartzeko Darabilbo ekimenaren web orrian eman behar da izena, eta ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea, familiako jardueretarako izan ezik, eta euskaraz ahoz komunikatzeko adina jakitea.

Temas

Euskera