https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Darabilbo' euskarazko doako programa ospatuko da apirilean Bilbon

'Darabilbo' euskarazko doako programa ospatuko da apirilean Bilbon

Programak tailerrak, mahai-inguruak eta zenbait dastaketaz gozatzeko aukera eskainiko du

UNAI SARRIUGARTE

Darabilbo izeneko euskarazko doako programa ospatuko da apirilean berriro ere. Bilboko Udaletxeak Bizkaiko Euskaltegien Batzordearekin batera sustatutako egitasmo honek aisialdi denboran euskara sustatzea du helburu.

Programa apirilaren 5etik 30a bitartean burutuko da. Bertan, tailer, mahai-inguru eta zenbait dastaketaz gozatzeko aukera eskainiko da: gozogintza tailerrak, ezti dastaketak, bertso tailerra, besteak beste. Era berean, Bilboko kaleetatik Korrikaren 21. edizioan parte hartzeko aukera egongo da.

Jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da Darabilbo programaren web orrialdean inskripzioa egitea. Nahitaezko baldintza batzuk bete behar dira: batetik, 16 urte baino gehiago izatea; bestetik, euskaraz hitz egiteko maila altua edukitzea. Halaber, jardueretan familiarekin parte hartuko duten umeek ez dute 16 urtetik gora eduki beharrik.

'Erabili Euskara Bilbon' lelopean, Darabilbo programak Bilboko kaleak euskaldunez betetzea du helburu. Are gehiago, datorren maiatzetik aurrera Bilboko zenbait auzunetan aurre eramango diren talde jarduerekin. Izan ere, uztaila eta abuztua salbu, urte osoan euskarazko jarduerak burutzeko egitasmoa daukate.

Lehen aipatu bezala, Darabilbo programa euskararen erabilera sustatzeko asmoz sortu zen. Bilboko Udalak eta Bilboko euskaltegi sareak (Mondragon Lingua, Bai&By, Bilbo Zaharra euskaltegia, Bilboko AEK, Deustuko Euskal Irakaslegoa, Gabriel Aresti euskaltegia, J. M. Zabala euskaltegia, Labayru ikastegia, Mikelats euskaltegia eta Ulibarri euskaltegia) sustatutako egitasmoa da.

2013ko urrian hasi zen martxan, eta lehenengo edizioak 2013ko abendura arte iraun zuen. Bigarren edizioa, Darabilbo 2.0, 2014ko maiatzetik abendura ibili zen. Geroztik, urte osoan dabiltza (uztailean eta abuztuan izan ezik), astean bi ekitaldi egiten dituzte eta egitasmoan nobedadeak uneoro sartzen saiatzen dira.

Temas

Euskera