Borrar
Ekimenaren kartela.
Dantzen aberastasuna, alderdi askotatik begiratuta

Dantzen aberastasuna, alderdi askotatik begiratuta

Robert Capa argazki-kazetariak 1951ko abuztuan Saran egindako argazkiak daude ikusgai Getxoko Erromoko Kultur Etxean, eta dantzen inguruko beste ikus-entzunezkoak eta ilustrazio batzuk

Amalia Ibargutxi

Martes, 9 de octubre 2018, 23:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Azaroaren 4ra arte, Getxoko Erromoko Kultur Etxean dago ikusgai 'Soka, euskal dantzaren urratsetan' erakusketa ibiltaria. Euskal Kultur Erakundeak antolatu du, Getxoko Udalarekin elkarlanean, euskal dantzaren inguruko 'Iparra Galdu Gabe' zikloaren baitan.

Lehengo eta gaurko euskal dantzak ezagutaraztea dute azken asmoa erakusketarekin antolatzaileek, «publiko zabalari batez ere». Lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelania, ingelesa), urriaren 4tik eta azarora arte, 130 metroko eremuan, 400 irudi eta ilustrazio baino gehiago daude ikusgai. Argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiek eta soinu zatiek osatzen dute bilduma, besteak beste.

Artxibo horiez gain, euskal dantzaren estetikoa edo alderdi soziala jorratzen dituzten ikus-entzunezkoak daude ikusgai baita ere. Bereziki azpimarratu dute antolatzaileek, 'Eleketa' ahozko memoriaren bilketarako proiektua. Bertan, euskal dantzaren inguruko lekukotasun testigantzak bildu dituzte. 2007an ekin zioten bilketari. Hasteko, Donapaleuko (Marie Oxarango, Kattin Harisgarat, Kattina Etcheverry, Ttotte Ainciboure), Gabadiko (Alexandre eta Pantxika Bordagaray, Albert Dubois), Garrüzeko (Isidora Claveranne) eta Martxuetako (Léon Tissier) 8 laguni egin zitzaien grabazioa. Geroztik, Euskal Herri osora zabaldu dute bilketa esparrua.

Euskal dantzari buruz bildu diren 64 lekukotasunen 180 zati zeuden 'Soka' erakusketan 2016an, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta 'Donostia 2016' fundazioaren partaidetzarekin. Bestalde, edukiak osatzeko, ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak, koadro numerikoak, ordenagailuak eta bideo-proiekzio eremuak ere badaude erakusketan. Halaber, Euskadiko Filmategiko piezak ere badaude ikusgai.

Azkenik, Robert Capa argazki-kazetariak 1951ko abuztuan Saran egidako argazkien bost erreprodukzio ere ikusgai daude.International Center of Photography de New-York zentroarenak dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios