https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

380 dantzarik parte hartuko dute 'Gasteiz dantzan' ekitaldian

Bollywood estiloko dantzak, Gasteizen./Blanca Castillo
Bollywood estiloko dantzak, Gasteizen. / Blanca Castillo

'José Uruñuela' Udal Dantza Kontserbatorioak Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du jarduera honekin

PAUL PICADO

Igande honetan, 12.00etatik 14.30era 'Gasteiz Dantza' ekitaldiaren XVII. edizioa izango da Espainia Plaza. 'Jose Uruñuela' Udal Dantza Kontserbatorioak antolatu du ekitaldi hau urtero apirilaren 29an ospatzen den Dantzaren Nazioarteko Egunaren barruan.

Aurten hamar taldek parte hartuko dute, eta hainbat espezialitatetako koreografiak antzeztuko dituzte, besteak beste dantza klasikoa, euskal dantza, dantza garaikidea, Kolonbiako folklorea, Arabiako dantza eta tribala, Line Dance Country, Hiriko Dantza, Indiako eta Bollywoodeko dantza eta abar. Dantzarien adina 7 eta 60 urte bitartekoa da.

'Gasteiz Dantzan' ekitaldiaren helburua da Gasteizko eta inguruko dantza-taldeak eta eskolak elkartzea eta gure hirian eskaintzen diren espezialitate eta estilo desberdinak erakustea, herritarrak oro har dantzara erakartzeko, eta bereziki «orokorrean dantza-ikuskizunetara joaten ez den publiko berri bat».

Gazteentzako ohiko barrako ariketak Iker Murillok eta Vitali Safronkinek prestatu dituzte, biak Lausanneko Béjart Ballet-eko kide ohiak direnak. Gaur egun Uniqart Dance Company konpainiako arte-zuzendaria eta koreografikoak dira hurrenez hurren. Erakustaldian 'José Uruñuela' Kontserbatorioko ikasleek parte hartuko dute eta aurkezle gisa Izaskun Prado arituko da. Horrez gain, dantzaren arloko nazioarteko bost pertsona ospetsuri mezu bat egiteko eskatu zaie, hain zuzen Salia Sanou, Georgette Gebara, Willy Tsao, Ohad Naharin eta Marianela Boani.

Talde eta ikastetxe hauek parte hartuko dute: 'Gisela' Centro de Danza (Gasteiz), Indarra Kultur Elkartea (Gasteiz), Victory (VTR) (Gasteiz), Colegio Urkide Ikastetxea (Gasteiz), Txagorribidea Gazalbide (Gasteiz), Arabesco Asociación (Gasteiz), 'Yee Haw Country Taldea' (Gasteiz), Grupo Folclórico 'Así es Colombia' (Gasteiz), Cía Anezka (Gasteiz) eta 'José Uruñuela' Udal Dantza Kontserbatorioa (Gasteiz).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos