Borrar
Balleteko oinetako batzuk.
Dantza sustatzeko Atalak 2.0-Larrua Proiektuaren lehen zatia heltzear dago Gasteizera

Dantza sustatzeko Atalak 2.0-Larrua Proiektuaren lehen zatia heltzear dago Gasteizera

Lehen dantza emanaldia bihar izango da Felix Petite Antzokian

pAUL pICADO

Martes, 25 de junio 2019, 23:57

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bi urtez behin sormen laborategiek Atalak 2.0-Larrua proiektua izeneko ekimena aurrera eramaten dute Euroeskualdeko kideek lagunduta. Zenbait emanaldi antolatzen dituzte, eta aurten Gasteizen txanda izan da lehen aldiz. Hiru emanaldi antolatu dira: lehenengoa, Larrua Proiektua, I. zatia izenekoa, bihar ostegunean izango da, Felix Petite Antzokian, 20:00etan; bigarrena, Larrua Proiektua, II. zatia izenekoa, irailaren 22an, Montehermoso Kulturunean, 20:00etan, eta hirugarrena, Martxel Rodriguez dantzari lesakarrarena izango da, abenduaren 18an, Felix Petite Antzokian, 20:00etan.

Atalak 2.0-Larrua Proiektuaren eginkizuna dantzaren arloko profesionalei (koreografo eta dantzariei), maila profesionalean nahiz sormen mailan garatzeko aukerak eskaintzea da, eta horretarako, egonaldi, erakustaldi, topaketa eta bitartekaritza proposamenez baliatzen da. Azken batean kalitate oneko 8 eta 12 dantzari Euroeskualdeko sortzaile eta koreografoen eskura jartzea da helburua.

Proiektu honek, sormen koreografikoari nagusiki erreparatzen dio, eta koreografiaren arloan lehen urratsak ematen dituzten sortzaile gazteekin lan egiten du. Horretarako laborategi modukoak antolatzen dira, koreografoak eta dantzariak presta daitezen.

Koreografiaren eta dramaturgiaren sektoreko adituen laguntza izaten dute beti, eta lan horren emaitza, aipatutako hiru emanaldi horietan ikusteko aukera egoten da. Hor ikusten da, hain zuzen ere, koreografo gazteek laborategietan egin duten lana eta beraien sormen prozesua nolakoa izan den.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios