https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Danokgiving' kanpaina solidarioa, Getxon

#GivingTuesday mundu mailako mugimenduaren barruan kokatzen da ekimena

EL CORREO

Argia Fundazioak bultzatutako 'Danokgiving' lelopeko kanpaina solidarioarekin egin du bat Getxoko Udalak, Bizkaiko Elikagaien Bankuari eta Remar GKEari dohaintzan emango zaizkien jostailuak eta janaria biltzeko helburuarekin. #GivingTuesday mundu mailako mugimenduaren barruan kokatzen da ekimena, eta helburua ekintza onak sustatzea eta biderkatzea izango da. Hala, egun batean eta mundu osoan zehar, gauzak emateko ekintza gauzatuko da bihar.

Argia Fundazioa izeneko Getxoko erakundeak gaixotasun mentala duten pertsonen bizi kalitatea eta irudi publikoa hobetzeko lan egiten du, eta bigarren urtez parte hartuko du mugimendu honetan, gizarte solidarioagoa sortzeko intentzioarekin.

Nahiz eta Getxon sortu, ekimena Leioan, Bilbon eta Barakaldon ere gauzatuko da, merkataritza, kirol, gizarte edo administrazio alorreko erakundeek bertan parte hartzeko interesa adierazi baitute. Baldintza bakarra ekintza egunean janaria edo jostailuak dohaintzan ematea da.

Baina zer jarduera prestatu dira kanpaina horretarako? Getxoko jarduerek Literatur tailer batekin hasi dira, EscribeTÉ solidarioa, Mimaté establezimenduan (Basagoiti etorbidea, Algorta) eta jarraipena izango du abenduko asteazkenetan, 18:30etik 20:30era.

Abenduaren 1ean, 10:30ean, Mikel Bildosolak elkartasun igeriketa saioa eskainiko du Fadura Kiroldegian. 12:30ean, Markel Alberdi eta Ander Romarate Olinpiadetan nola parte hartu eta Olinpiadetatik nola atera izeneko gaiaz mintzatuko dira.

Scartaris taldeak 'Hamlet en la oscuridad' izeneko antzezpen solidarioa eskainiko du abenduaren 9an, igandean, 18:30ean, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Gero, kanpaina abenduaren 29an amaituko da Kanpai-hots solidarioarekin, Algortako San Nikolas plazan, 12:00etan. Gainera, bilketa puntuak izango dira herritarrek jostailuak eta janaria dohaintzan eman ahal izateko, Fadura kiroldegian eta Argia Fundazioan. Ez ezazu pentsa eta anima zaitez ekimen solidario honetan parte hartzera.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos