https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Danimarka, Alemania, Errusia eta Espainia, Getxoko Jazzaldiaren talde lehiaketan

Aurreko edizio batean ospatutako kontzertu bat./P. Urresti
Aurreko edizio batean ospatutako kontzertu bat. / P. Urresti

Aurten 64 taldek parte hartu dute aurreneko fasean eta, horien artean, hauek hautatu ditu epai-mahaiak

ELCORREO.COM

Urtero gertatzen den bezala, aurten ere New Orleansen egongo balira bezala sentituko dira uztalean Getxora hurbiltzen diren jazz zaleek. 42. Getxoko Jazzaldiaren Talde Lehiaketan parte hartuko duten taldeak dagoeneko hautatu dira. Izan ere, aurten 64 taldek parte hartu dute aurreneko fasean eta, horien artean, honako lau hauek hautatu ditu epai-mahaiak: Anders Fjeldsted Sextet (Danimarka), Bilderband (Alemania), Rostov Jazz Quartet (Errusia) eta Pepe Zaragoza Quintet (Espainia). Aukeratutako taldeak, zehazki, uztailaren 4tik 7ra arituko dira Getxon lehiaketako lehen saria eskuratzeko.

Getxoko Kultur Etxeak ohar baten bidez zehaztu duenez, oraingo honetan Europako 20 herritako taldek parte hartu dute lehiaketan. Espainiak, Alemaniak eta Poloniak aurkeztu dute talde kopururik handiena. Ohikoa denez, hautatutako lau finalistek esku-dirua jasoko dute, 1.000 eta 2.000 euro artekoa, kontzeptu guztiak barne (bidaia, egile-eskubideak...); egonaldia ere antolakundearen esku egongo da.

Getxotik, Lovainara

Finalistek jaialdiaren lehenengo lau egunetan parte hartuko dute, hurrenez hurren, eta irabazleak berriro jardungo da azken egunean. Sariei dagokienez, 4.300 euro jasoko dituzte irabazleek eta disko bat grabatuko zaie zuzenean. Bigarren sariari 1.800 euro dagozkio eta, azkenik, bakarlaririk onenak 900 euro irabaziko ditu. Sariez gain, irabazleek Lovainako (Belgika) B-Jazz eta Eivissa Jazz jaialdietan parte hartuko dute, Getxo Jazzek horiekin duen akordioari esker.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos