https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'La culpa' antzezlana izango da maiatzaren 24an, Principal Antzokian

Antzezleen artean, Pepón Nieto, Magüi Mira, Miguel Hermoso eta Ana Fernández daude

David Mametek egindako eta Juan Carlos Rubiok zuzendutako 'La culpa' antzezlana izango da maiatzaren 24an Gasteizko Principal Antzokian. Obra 20:30ean hasiko da eta gutxi gorabehera ordubete eta erdiko iraupena du. Antzezleak Pepón Nieto, Magüi Mira, Miguel Hermoso eta Ana Fernández dira. Obra ikusteko sarrerak erosi nahi izanez gero, Interneten egiten daiteke, baina dagoeneko bigarren anfiteatroan bakarrik geratzen dira tokiak.

Esan bezala, David Mamet estatubatuar antzerki-idazle, zuzendari eta gidoigilearena da 'La culpa' antzezlana. Mametek eleberriak, saiakerak eta telesailak idatzi ditu, baina zinemaren eta antzerkiaren arloan izan du arrakastarik handiena. Berak idatzitako lan asko zinemarako moldatu dituzte, hala nola 'Muñeca de porcelana', 'Razas' eta 'Oleanna', eta bere jatorrizko gidoien artean daude 'Los intocables de Elliot Ness', 'Hannibal', 'El cartero siempre lama dos veces' edo Oscar Sarietarako hautatutako 'Cortina de Humo' y 'Veredicto final'. 'La Culpa' antzezlana 2017. urtean estreinatu zen New Yorken, 'The patient' izenarekin, eta Bernabe Ricók moldatu du testua gaztelaniara.

Juan Carlos Rubioren zuzendaritzapean, psikiatra baten jarduera profesionalak eta bizitza pertsonalak porrot egiten dute obra honetan. Izan ere, bere pazienteetako batek, kontsultatik irtetean, zenbait pertsona hiltzen ditu, eta komunikabideetan psikiatrari leporatzen diote horren errua. Gainera, epaitegira deitu eta psikiatrak ez du deklaratu nahi, nahiz eta bere emazteak eta bere lagunik onenak hori egitea eskatu. Horren ondorioz, arazoak izango ditu biekin, eta bere jarduera, etika eta sinesmenak zalantzan jarriko dira.

Temas

Euskera