Borrar
Urgente Un hombre resulta herido en un atropello en la N-634, a la altura de Etxebarri
Ikasle talde bat Basque Culinary Centerren klase praktiko batean. FELIX MORQUECHO

Culinary Action! egitasmoak nazioarteko gastronomiaren 100 talentu bilduko ditu Basque Culinary Centerren

Bertan sukaldaritzaren joera berriak, teknologiaren rola eta etengabe handiagotzen dabilen sektore bati zelan aurre egin ahal zaion aztertuko dute

UNAI SARRIUGARTE

Ostirala, 17 urtarrila 2020, 22:06

Comenta

Culinary Action! egitasmoak nazioarteko gastronomiaren 100 talentu bilduko ditu Basque Culinary Centerren. Bertan sukaldaritzaren joera berriak, teknologiaren rola eta etengabe handiagotzen dabilen sektore bati zelan aurre egin ahal zaion aztertuko dute. Hala, otsailaren 3an eta 4an, 30 urtetik beherako gastronomiaren 100 talentu barnebilduko dira Basque Culinary Center-eko Gazte Talentu Foroan.

Gastronomiaren esparruan gazte kualifikatuen belaunaldiak gero eta gehiago dira eta lehentasun berriak abiaraziko dituzten profesional hauek erakarri, uztartu eta aprobetxatzea lehentasun bilakatu da. Hortaz, Basque Culinary Centerrek etorkizuneko sukaldeburu izango diren sukaldari berriak omendu nahi izan ditu, baita eurei ahotsa eman ere. 100 ahots, ikuspegi eta ibilbide ezberdin nahastuko dira egun horietan Culinary Action!-ek antolatutako ekintzailetzaren aldeko topaketa esanguratsu honetan.

Nazioarte mailan aitzindari eta erreferente den erakunde akademiko honentzako oso garrantzitsua da gazteei ahotsa ematea. Izan ere, gastronomiaren ibilbide eta joera berriak zehaztuko dituzten belaunaldiak dira. Hori dela bide, euren kezkak eta ikuspuntuak entzutea ezinbestekoa da.

Bertan Gastronomiaren sektore guztietako ordezkariak nahastuko dira, hala nola, produktoreak, sukaldariak, ekintzaileak, kudeatzaileak eta bestelakoak. Egun horietarako hainbat jarduera antolatu dira: hitzaldiak, elkarrizketak, tailerrak eta mahai-inguruak, besteak beste. Iritzi eta ikuspuntu ezberdinak elkarbanatu, negozio-eredu eta joera berriak aztertu, kudeaketa erak ezagutzera eman eta merkatuko joera ezberdinak emango dira aditzera bertan.

Egitasmo honetan hainbat erakunde publiko nahiz konpainia pribatuk hartzen dute esku. Hazi Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak erakunde-babesa emango dute. Martiko eta Mahou San Miguel konpainiak, berriz, babesle izango dira. Azkenik, Fagor Industrial, Arcos eta Aravén ekimenaren kolaboratzaileak dira.

Culinary Action! egitasmoa Donostiako Basque Culinary Center Zientzia Gastronomikoen Fakultateak jarri zuen martxan 2014. urtean eta gastronomiaren eta nekazaritzako elikagaien sektoreetan sortu daitezkeen sinergiak aurkitu eta sustatzea du xede.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Culinary Action! egitasmoak nazioarteko gastronomiaren 100 talentu bilduko ditu Basque Culinary Centerren

Culinary Action! egitasmoak nazioarteko gastronomiaren 100 talentu bilduko ditu Basque Culinary Centerren